Abias Judakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Abias Judakoa
Abijam.jpg
2. Judeako erregea


Roboam - Asa Judakoa
Bizitza
Jaiotza ?, K. a. X. mendea
Herrialdea Judeako Erresuma
Heriotza Jerusalem, K. a. 911 ( urte)
Hobiratze lekua Jerusalem
Familia
Aita Roboam
Ama Maacah
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta subiranoa

Abias Judakoa (hebreeraz: אביים‎Aviyam, "Nire aita Jauna da" esan nahi duena) Daviden etxeko laugarren erregea eta Judako Erresumako bigarrena izan zen. Roboam eta Micaiahren semea zen eta K.a. 915 eta K.a. 913 bitartean gobernatu zuen William F. Albrighten arabera.

Abias errege bihurtu zenean Jeroboam I.ak gobernatutako Israeleko Erresumarekin etsaitasunak itzuli ziren, Semarayim mendian garaitu zuena, bere armada desagerraraziz, 500.000 soldadu hil baitziren. Judara zenbait herri erantsi zituen. Damaskoko Tab-Rimmonekin aliantza bat sinatu zuen, eta siriarrenganako bere hurbiltzeak hauen Juda eta Israelen arteko kontuetan jarraikako parte-hartzeen hasiera adierazi zuen.

Liburukoa baino osoagoa den biografia bat Iddo profetak idatzi zuen, baina testua galdu egin da. Abiasek lau emazte eta hogeita hamazortzi seme-alaba izan zituen, eta hil zenean bere arbasoekin batera lurperatua izan zen Jerusalemen. Bere seme Asa Judakoa izan zen bere oinordekoa.


Aurrekoa
Roboam
Judako erregea
K.a. 915-K.a. 913
Ondorengoa
Asa Judakoa