Abrogans Kodexa
Itxura
Abrogans Kodexa, latinez Codex Abrogans, alemanieraz gordetzen den liburu zaharrena da. Berez, hiztegi bat da; bertan latinez hartutako hitzak [antzinako goi alemaniera]] azaltzen dira. Liburua VIII. mendean idatzi zen (765-775). Liburuan 3.670 hitz alemanieraz jaso ziren, 14.600 erreferetziez, eta horrek balio linguistiko handia ematen dio. Kopia asko egin ziren baina bakarra gordetzen da, Sankt Gallen Liburutegian alegia. Kodex honen izenburua hiztegiko lehenengo hitzatik dator, "abrogans", euskaraz "apaltasuna". Espezialista batzuek Arbeo von Freising (723-783 edo 784) klerigoaren lana dela esan arren oraindik egilearen izena ez dago garbi.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Codex Abrogans, latinez eta alemanieraz jasotako kopia digitala.