Edukira joan

Academia Guatemalteca de la Lengua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Academia Guatemalteca de la Lengua
Datuak
Motazientzien akademia
HerrialdeaGuatemala
Erabilitako hizkuntzagaztelania
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1887
webgune ofiziala

Academia Guatemalteca de la Lengua gaztelanian aditu diren Guatemalakoakademikoen taldea da. 1887ko ekainaren 30ean ezarri zen eta Asociación de Academias de la Lengua Españolako kidea da. 2012ko irailaren 5ean, erakundearen 125. urteurrenarekin batera, Quetzal Ordenaren saria jaso

Guatemalako akademia gaztelaniaren inguruan sortu zen azken akademia izan zen. Manuel Lisandro Barillas Bercián jeneralaren erregimenean eratu zen 1887an,eta haren onarpen juridikoa 1888an izan zen. Kide fundatzaileak izan ziren Fernando Cruz, lehenengo zuzendaria, Ángel María Arroyo, Juan Fermín de Aycinena, Agustín Gómez Carrillo, Antonio Batres Jáuregui, José Matías Quiñónez, Antonio Machado Palomo eta Guillermo Francisco Hall Avilés. 1957an onartu zuten lehenengo emakumezko kidea, Margarita Carrera.[1]

Bere historian zehar, erakundeak hainbat argitalpen kaleratu ditu. Besteak beste, José Batres Montúfarren obra osoa (1981) eta Antonio José de Irisarriren Cuestiones filológicos (1988). Gainera, akademikoen sarrera-diskurtsoak, hizkuntzalaritza eta literaturari buruzko ikasketak eta beste informazio interesgarri batzuk biltzen dituen buletina argitaratzen du.

Bere estatutuen arabera, hogeita hamar kide izan ditzake. Filologian, filosofian, kazetaritzan, musikan, ekonomian eta informatikan adituak diren kideak ditu.

Antzinatasunaren arabera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Asociación de Academias de la Lengua Españolarenarmarria

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Luto por el fallecimiento de Margarita Carrera» Asociación de Academias de la Lengua Española (Noiz kontsultatua: 2023-06-11).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]