Ekainaren 30
Ekainaren 30a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta laurogeita batgarren eguna da, 182.a bisurteetan. 184 egun falta dira urtea amaitzeko.
Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1521 - Noaingo gudua egin zuten Getzen. Nafarroako armada eta Espainiako armada inperialaren arteko gudu honen ondorioz Nafarroako Erresuma berreskuratzeko azken ahalegina zapuztuta geratu zen.
- 1522 - San Martzialeko guduan Irungo miliziek Gaztelako Erresumaren interesak defendatu zituzten, Nafarroako Erresumaren erresistentziaren aurka.
- 1834 - 1834ko Gipuzkoako uholdeak: Gipuzkoa mendebaldean 39 pertsona hil ziren uholdeen eraginez.
- 1931 - Gipuzkoako Goierri eskualdeko Ezkio herrian zazpi eta hamaika urteko bi neska-mutikoei Ama Birjinaren ustezko agerpena jazo zitzaien.
- 1995 - Rosa Zarra donostiarra hil zen, 58 urterekin, Ertzaintzaren gomazko pilota batek jo eta zortzi egunera. Epaileak soilik bertsio ofiziala hartu zuen aintzat.
- 1998 - PSE-EE alderdiak Eusko Jaurlaritza utzi eta 1994ean osaturiko EAJ eta EArekin baterako gobernatzeko akordioa bertan behera geratu zen.
- 2011 - BBK, Kutxa eta Vitalek bat egitea erabaki eta 2012ko urtarrilean Kutxa Bank elkarte anonimoa abiatu nahi zuten.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1908 - Tunguskako gertakaria: Meteorito edo kometa bat lehertu zen Tunguska gainean (Siberian) 20 megatoiko indarrez, 2000 km2 baso suntsituz.
- 1934 - Adolf Hitlerrek arerio politikoak bortsaz kanporatu zituen Laban luzeen gaua deiturikoan.
- 1952 - Marshall Planaren diru-laguntzak amaitu ziren.
- 2005 - Espainiako Kongresuak sexu berekoen arteko ezkontzak legeztatu zituen.
- 2009 - 153 pertsona hil ziren Yemendik Komore Uharteetara zihoan hegazkin batek istripua izan ostean.
Arte eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1976 - The Outlaw Josey Wales ("Josey Wales Legekanpokoa") filma estreinatu zen, Clint Eastwoodek zuzendu eta antzeztu zuelarik.
- 1993 - The Firm ("Estalkia") filma estreinatu zen, Sydney Pollackek zuzendu eta Tom Cruise, Jeanne Tripplehorn, Gene Hackman, Ed Harris, Holly Hunter, Hal Holbrook eta David Strathairn aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1995 - Apolo 13 filma estreinatu zen, Ron Howardek zuzendu eta Tom Hanks, Kevin Bacon, Bill Paxton, Gary Sinise eta Ed Harris aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1905 - Albert Einsteinek erlatibitate berezia garatzen duen paperak argitaratu zituen
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2002 - Brasilek Munduko Futbol Txapelketa lortu zuen Alemaniari 2-0 irabazita.
Jaiotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1533 - Martin Arradakoa, nafar misiolaria (h. 1578).
- 1875 -
- Jose Borboi-Parmakoa, Parmako dukegaia (h. 1950).
- Fernando Ybarra, euskal noble, politikari, legelari eta enpresaburua, Santanderren (h. 1936).
- 1901 - Pablo Rada, Espainiako Aireko Armadako nafar hegazkinlaria, Espainiako Gerra Zibilean Errepublikaren alde borrokatu zena (h. 1969).
- 1905 - Asunción García Asarta, bilbotar artista (h. 1986).
- 1914 - Xabier Peña, euskal idazlea eta frankismo garaiko etxe eskolaren mugimenduaren ekintzailea (h. 1980).
- 1916 - Manuel Oñatibia, gipuzkoar idazlea (h. 1997).
- 1929 - Juan Ignacio Uria, gipuzkoar politikaria, Azkoitiako alkatea (h. 2015).
- 1938 - Pedro Olea, bizkaitar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigilea.
- 1940 - Victor Erize, bizkaitar zinema zuzendaria eta gidoigilea.
- 1946 - Jose Ramon Esnaola, gipuzkoar futbolari eta entrenatzaile ohia.
- 1947 -
- Alberto Antzizu, nafar pilotari ohia.
- Xarles Bidegain, lapurtar euskaltzain eta ikertzailea.
- 1969 - Yogurinha Borova, arabar aktore, show woman eta kabaretaria.
- 1976 - Raúl García Fernández, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1980 - Julen Urbano, bizkaitar txirrindulari ohia.
- 1984 - Hodei Collazo, gipuzkoar surflaria.
- 1988 - Zuriñe Rodríguez Lara, arabar kazetaria eta ikerlari feminista.
- 1989 - Ane Aldalur, gipuzkoar saskibaloi jokalaria.
- 1999 - Aritz Pascual, bizkaitar futbolaria.
- 2000 - Ainhoa Larrañaga, gipuzkoar aktore eta abeslaria.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1470 - Karlos VIII.a Frantziakoa, Frantziako erregea (h. 1498).
- 1685 - John Gay, ingeles olerkari eta antzerkigilea (h. 1732).
- 1724 - Johann Julius Walbaum, alemaniar mediku, naturalista, zoologo eta taxonomista (h. 1799).
- 1755 - Paul Barras, frantziar politikaria, Direktorioko kidea (h. 1829).
- 1768 - Elizabeth Kortright Monroe, Ameriketako Estatu Batuetako Lehen dama (h. 1849).
- 1775 - William Thompson, irlandar ekonomialaria (h. 1833).
- 1789 - Horace Vernet, frantziar margolaria (h. 1863).
- 1808 - Urbano Rattazzi, Italiako lehen ministroa (h. 1873).
- 1814 - Franz von Dingelstedt, alemaniar idazlea (h. 1881).
- 1819 - William A. Wheeler, Ameriketako Estatu Batuetako 19. presidenteordea (h. 1887).
- 1878 - Maurice Legendre, frantziar intelektual katoliko eta hispanista (h. 1955).
- 1884 - Georges Duhamel, frantziar idazlea (h. 1966).
- 1893 -
- Harold Laski, ingeles politikaria (h. 1950).
- Walter Ulbricht, alemaniar politikaria, Alemaniako Alderdi Komunistaren sortzaileetako bat (h. 1973).
- 1899 -
- Jón Helgason, islandiar hizkuntzalari eta poeta (h. 1986).
- Alfred Pose, bearnotar bankari eta politikaria, Donibane Lohizuneko auzapeza (h. 1969).
- 1906 -
- Anthony Mann, estatubatuar zinema zuzendari eta aktorea (h. 1967).
- Tribhuvan Nepalgoa, Nepalgo erregea (h. 1955).
- 1909 - Juan Bosch, Dominikar Errepublikako presidentea eta dominikar literaturako idazle gailenetako bat (h. 2001).
- 1911 - Czesław Miłosz, poloniar idazlea, 1980ko Literaturako Nobel Saria (h. 2004).
- 1913 - Alfonso López Michelsen, Kolonbiako presidentea (h. 2007).
- 1914 - Francisco da Costa Gomes, Portugalgo presidentea (h. 2001).
- 1917 - Susan Hayward, estatubatuar aktorea (h. 1975).
- 1921 - Oswaldo López Arellano, Hondurasko presidente eta diktadorea (h. 2010).
- 1925 - Philippe Jaccottet, suitzar poeta, prosagile eta itzultzailea.
- 1926 - Paul Berg, estatubatuar biokimikaria, 1980ko Kimikako Nobel Saria (h. 2023).
- 1927 - Shirley Fry, estatubatuar tenislaria (h. 2021).
- 1930 -
- Elena Espejo, espainiar aktore, errealizadore eta antzerki- eta zinema-ekoizlea.
- Joaquín Sanz Gadea, espainiar sendagilea (h. 2019).
- 1932 - Mongo Beti, frantsesezko kamerundar idazlea (h. 2001).
- 1933 - Mauricio Rosencof, uruguaitar idazlea.
- 1935 - Lola Herrera, espainiar aktorea.
- 1936 - Assia Djebar, frantsesezko idazle, zinemagile, antzerki-zuzendari eta historialari aljeriarra (h. 2015).
- 1938 - Arturo Azuela, mexikar idazlea (h. 2012).
- 1939 - José Emilio Pacheco, mexikar poeta, eleberrigile, ipuingile, itzultzaile eta kritikaria (h. 2014).
- 1945 - Sean Scully, irlandar margolaria.
- 1949 - Alain Finkielkraut, frantziar filosofoa.
- 1951 - Pōhiva Tuʻiʻonetoa, Tongako lehen ministroa (h. 2023).
- 1954 - Serge Sargsian, Armeniako lehen ministroa.
- 1955 - Egils Levits, Letoniako presidentea.
- 1958 - Esa-Pekka Salonen, finlandiar orkestra-zuzendari eta musikagilea.
- 1959 - Vincent D'Onofrio, estatubatuar aktorea.
- 1963 - Yngwie Malmsteen, suediar gitarra elektriko-jotzaile, kantautore, konpotsatzaile eta taldeburua.
- 1964 - Martin Weinek, austriar antzezle, protagonista, ardo ekoizlea eta artista.
- 1965 - José Mota, espainiar umorista, aktore, imitatzaile eta gidoilaria.
- 1966 - Mike Tyson, estatubatuar boxeolaria.
- 1967 - Victoria Kaspi, estatubatuar-kanadar astrofisikaria.
- 1970 - Leonardo Sbaraglia, argentinar aktorea.
- 1972 -
- Lindita Arapi, albaniar idazlea eta kazetaria.
- Ramon Menezes, brasildar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1979 - Matisyahu, estatubatuar reggae abeslari judua.
- 1981 -
- Àlex Casademunt, kataluniar abeslaria, aktorea eta aurkezlea (h. 2021).
- Barbora Špotáková, txekiar kirolaria, xabalina jaurtiketan espezializatua.
- 1983 - Cheryl, ingeles abeslaria eta dantzaria.
- 1984 -
- Ivan Koljević, montenegroar saskibaloi jokalaria.
- Johnny Leoni, suitzar futbolaria.
- 1985 - Michael Phelps, estatubatuar igerilaria, munduko hainbat errekorren jabe.
- 1989 - Bruno Fratus, brasildar igerilaria.
- 2000 - Joana Marcús, espainiar idazlea.
Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1522 - Joanes Erramiritz de Bakedano, nafar buruzagi militarra.
- 1609 - Matias Mares, frantziar inprimatzailea, Iruñean.
- 1766 - Inazio Ibero, gipuzkoar arkitektoa (j. 1684).
- 1931 - Léon Pradet-Balade, baxenafar politikaria (j. 1863).
- 1972 - Francisco Madina, gipuzkoar apaiz eta musikagilea (j. 1907).
- 1979 - Jon Oñatibia, euskal idazle eta gipuzkoar txistularia (j. 1911).
- 1986 - Fernando Ansola, euskal herritar futbolaria (j. 1940).
- 1993 - German Barkin, bizkaitar arrantzalea eta traineru estropadetako patroia (j. 1903).
- 1995 - Rosa Zarra, donostiar emakumea, Ertzaintzak gomazko pilotaz eragindako zaurien ondorioz.
- 1998 - Yon Etxaide, donostiar idazle oparoa (j. 1920).
- 2007 - Jose Maria Orue, euskal herritar futbolaria, 18 urtez Athleticen jokatu zuena (j. 1931).
- 2015 - Felisa Arribaltzaga, bizkaitar panderojolea (j. 1922).
- 2018 - Jose Antonio Zaldua, nafar futbolaria (j. 1941).
- 2020 -
- José Llanos, gipuzkoar artista plastikoa, Esteponan (j. 1948).
- Eladia Zubizarreta, Ermua II, bizkaitar erraketista, Sevillan (j. 1923).
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 350 - Nepotiano, Konstantinotar dinastiaren partaidea.
- 1522 - Johannes Reuchlin, alemaniar humanista eta exegeta (j. 1455).
- 1607 - Caesar Baronius, italiar kardinal eta historialaria (j. 1538).
- 1649 - Simon Vouet, frantziar margolaria (j. 1590).
- 1734 - Pierre Guillaume de La Vieuxville, frantziar apaiz katolikoa, Baionako apezpikua izandakoa (j. 1683).
- 1817 - Abraham Werner, alemaniar biologoa eta geologoa, mineralogiaren aitzindaria (j. 1749).
- 1826 - Clément Joseph Tissot, frantziar mediku militarra, gimnastikaren aitzindarietako bat (j. 1747).
- 1857 - Alcide d'Orbigny, frantziar (edo bretainiar) naturalista (j. 1802).
- 1913 - Henri Rochefort, frantziar kazetaria, idazlea eta politikaria (j. 1831).
- 1919 -
- Gaston Maspero, frantziar egiptologoa (j. 1846).
- John William Strutt, Rayleigheko 3. baroia, britainiar fisikaria (j. 1842).
- 1934 -
- Gustav von Kahr, bavariar politikaria (j. 1862).
- Kurt von Schleicher, Alemaniako kantzilerra (j. 1882).
- Gregor Strasser, alemaniar politikari nazia (j. 1892).
- 1942 - Léon Daudet, frantziar kazetari eta idazlea (j. 1867).
- 1953 -
- Elsa Beskow, haurrentzako liburuen idazle eta ilustratzaile suediarra (j. 1874).
- Vsevolod Pudovkin, sobietar antzerki eta zinema zuzendaria (j. 1893).
- 1966 - Giuseppe Farina, italiar auto-gidaria eta 1 Formula lehen munduko txapelduna (j. 1906).
- 1971 -
- Georgi Dobrovolski, sobietar pilotu eta kosmonauta, Soiuz 11 espazio misioan (j. 1928).
- Herbert Biberman, estatubatuar gidoilaria eta zinema-zuzendaria (j. 1900).
- 1973 - Nancy Mitford, ingeles eleberrigile, biografo eta kazetaria (j. 1904).
- 1978 - Roxana Stinchfield Ferris, estatubatuar botanikaria, landare biltzailea, taxonomoa eta idazlea (j. 1895).
- 1980 - Eduardo Cadenas, espainiar politikari falangista, Arabako gobernadore zibila (j. c. 1903).
- 1984 - Lillian Hellman, estatubatuar antzerkigile eta zinema gidoilaria (j. 1906).
- 1989 - Hilmar Baunsgaard, Danimarkako lehen ministroa (j. 1920).
- 1997 - Alcira Soust Scaffo, uruguaitar idazlea, poeta eta maistra (j. 1924).
- 1999 - Édouard Boubat, Frantziako gerra-ondorengo argazkilari eta argazki-berriemale ospetsua (j. 1923).
- 2003 - Buddy Hackett, estatubatuar aktore eta umorista (j. 1924).
- 2005 - Christopher Fry, ingeles antzerkigilea (j. 1907).
- 2008 - Rose Dieng-Kuntz, senegaldar ordenagailu-zientzialaria, adimen artifizialean espezializatua (j. 1956).
- 2009 - Pina Bausch, alemaniar dantzari modernoa, koreografoa, dantza irakaslea eta ballet zuzendaria (j. 1940).
- 2012 - Yitzhak Shamir, Israelgo lehen ministroa (j. 1915).
- 2014 -
- Pèire Bèc, frantziar hizkuntzalaria eta idazlea, Ozkitaniako literaturan espezialista eta gaskoierazko idazlea (j. 1921).
- Paul Mazursky, estatubatuar zinema zuzendari, gidoigile eta aktorea (j. 1930).
- 2017 - Simone Veil, frantziar politikaria, Europako Parlamentuko lehen emakume lehendakaria (j. 1927).
- 2019 - Momir Bulatović, Jugoslaviako lehen ministroa eta desegitearen ondoren lehendabiziko Montenegroko presidentea (j. 1956).
- 2020 - Ida Haendel, judu jatorriko poloniar biolinista (j. 1928).
- 2021 - Abbas Bonfoh, Togoko presidentea (j. 1948).
- 2023 - Vahidin Musemić, bosniar futbolaria (j. 1946).
Jaiak eta urteurrenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Sehaska egutegiko izendegia: Martxial/Guda/Gudane eta Getze.
- Jaiegunak: San Martzial (Irun), Irungo alardea.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |