Acklay

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Acklayak, Star Wars film saga ospetsuan, presoak exekutatzeko erabiltzen zen piztia erraldoi bat zen. Lehen aldiz, Star Wars II. Atala: Klonen erasoa filmean agertu zen, Geonosiseko harean.

Izarretako ehiza bonbardaketari baten tamainako musker moduko bat zen. Bere larruazala urdin kolorekoa da eta sei hanka ditu (karramarroaren antzeko pintzak). Bere burua, luzanga zen, eta hortz zorrotzezko hilara bat zuen. Altueran, lau metro eta erdi baino gehiago neurtzen zuen, eta bere arintasuna harrigarria zen. Atzealdeko bi hanka pareek, soilik mugitzeko balio zuten, aurrealdeko hanka parea, euren harrapakinak akabatzeko ere balio duten bitartean, pintzatan amaitzen baitira.

Felucia eta Vendaxa planetetan zuen jatorria, non aske bizi zen gainontzeko espezieak desagerrarazten, Feluciako har erraldoi babesgabeak kasu. Oso zaila zen hauek bizirik harrapatzea, euren agresibitate handiagatik, eta horregatik, oso gutiziatuak ziren. Geonosis planetan, hauetakoren batzuk zeuden, Geonosiseko harean ikuskizunak egiteko ekarri zirenak, non presoak hiltzen zituzten acklayen barailetara jaurtiz, baita beste piztia batzuk ere, reekak edo nexuak ere.

Klon Gerretan, Felucia planetan, klon soldaduak, etengabe erasoak ziren tokiko piztien aldetik. Operazioak Felucian, infernua ziren. Aayla Securaren abilezia eta energiagatik izan ez balitz, klon soldadu askok, euren buruaz beste egingo zuten.