Actinomyces

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Actinomyces
Sailkapen zientifikoa e
Domeinua: Bacteria
Filuma: Actinobacteria
Klasea: Actinobacteria
Ordena: Actinomycetales
Familia: Actinomycetaceae
Generoa: Actinomyces

Actinomyces generoa bakterio Gram positiboz osatua dago, morfologia oso irregularra dutenak. Anaerobio hertsiak edo fakultatiboak dira, eta ez dute esporarik sortzen. Ez dira mugikorrak.

Genero honetako bakterioak banakako zelulen moduan edo harizpi luze eta korapilatsuak osatuz ager daitezke. Harizpi horiek onddoen hifak gogoratzen dituzte maiz.

Bakterio hauetako batzuk saprofitoak dira eta lurrean daude. Beste batzuk, aldiz, patogenoak dira eta gaixotasun infekziosoak eragiten dituzte gizakiarengan eta beste ugaztun batzuengan, aktinomikosia izanik garrantzitsuena (ahoan eta digestio-aparatuan kalteak sortzen dituena).