Acuña Hiria
Acuña Hiria Ciudad Acuña | ||
---|---|---|
Mexikoko herria | ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | Mexiko | |
Mexikoko estatu | Coahuila de Zaragoza | |
Municipality of Mexico | Acuña (udalerria) | |
Izen ofiziala | Ciudad Acuña | |
Jatorrizko izena | Ciudad Acuña | |
Posta kodea | 26200–26299 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 29°19′48″N 100°58′42″W / 29.33°N 100.9783°W | |
Altuera | 291 m | |
Demografia | ||
Biztanleria | 160.225 (2020) | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 1877ko abenduaren 27a | |
Telefono aurrizkia | 877 | |
Ordu eremua | UTC−06:00 | |
Matrikula | 5 | |
acuna.gob.mx |
Acuña Hiria (gaztelaniaz: Ciudad Acuña) Mexikoko hiri bat da, Coahuila estatuan kokatua, Manuel Acuña idazlearen omenez izendatua. Acuña udalerriaren burua da eta 280 metroko altueran dago. Las Vacas erreka Río Grande ibaian isurtzen den tokian sortu zen. Hasiera batean, 1880an Garza Galán izena eman zioten, 1884an Las Vacas Kongregazioa izendatu zuten eta 1912an Villa Acuña izendatu zuten. Río Grande ibaiarekin muga egiten du Estatu Batuekin, bi herrialdeen arteko muga markatzen du. Texas estatuko Del Rio ondoko hirira gurutzatzeko zubi bat eskaintzen du. Saltillo estatuko hiriburutik 517 kilometrora dago, gutxi gorabehera. 2010ean 160.225 biztanle zituen.[1]
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Acuña Hiriko klima herrialdeko muturretako bat da, Estatu Batuetako hegoaldeko lautada handien antzekoa. Subtropikal lehorra da, negu motz eta hotzekin, uda oso beroa eta udazken-hasieran epela. Udaberriaren amaieran eta udaren hasieran muturreko fenomenoak gerta daitezke, hala nola denboraldiko azken fronte hotzek eragindako tornadoak. Izozteak ohikoak dira neguan, eta egun hotz ugari daude (10 °C-tik beherako tenperatura maximoa).[2][3]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen kolonoak 1850eko abenduan iritsi ziren eskualdera. 1860ko ekainean, biztanleek eskatuta, Gobernu Federalak eta Estatukoak 60 soldaduko talde bat bidali zuten Manuel Leal kolonia militarra osatzeko, eta 1877ko abenduaren 27an kolonoei lur eta ur eskubideak eman zitzaizkien. 1890. urtean hiribildu kategoria lortu zuen Garza Galán izenarekin eta, lau urte geroago, Las Vacas kongregaziora itzuli zen. 1912ra arte Manuel Acuña Narro poetaren omenez eman zitzaion Acuñako hiribildua izena.
1908ko ekainaren 26an, Las Vacasen, gaur egun Ciudad Acuña dena, Mexikoko Iraultzaren aitzindari izan zen mugimendu armatu bat egin zen, non Mexikoko Alderdi Liberaleko (PLM) matxinoak eta Porfirio Díazen diktadura defendatzen zuten soldadu federalak borrokatu ziren.
1912ko otsailaren 9an, PLMko kide zen Primitivo Gutierrezek, Librado Rivera, Anselmo L. Figueroa, Enrique eta Ricardo Flores Magónek idatzitako 1911ko irailaren 23ko Manifestua goratuz, herrixka hartu eta komunismo anarkikoa aldarrikatu zuen. Lantegiak, etxaldeak eta garraioak desjabetu ziren langile eta nekazarien alde, jabetza pribatua indargabetu zen, zergen kobrantza eta kultuko tenpluak itxi egin ziren.[4]
1951ko irailaren 16an, Acuña hiri mailara igo zuten. 1960ko urriaren 24an, Mexikoko eta Estatu Batuetako presidenteak bildu ziren, Adolfo López Mateos eta Dwight Eisenhower jenerala, eta Adiskidetasunaren Presa eraikitzea adosteko.
2015eko maiatzaren 25ean, tornado batek hiria jo zuen, eta kalte handiak eragin zituen: hamalau pertsona baino gehiago hil eta 200 zauritu zituen.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiru sektoreek presentzia dute hirian. Mugan egotea, bestetik, garrantzi berezia ematen dio; onodrioz, turistentzako zerbitzu ugari daude. Bigarren sektorean, bestetik, hau da, industrian, bost industria-parke ditu, eta atzerriko 62 enpresa daude bertan. Azpimarratzekoa dira makilak, tresna elektrikoak, arropa eta apaingarriak mihiztatzeko erabiltzen direnak. Altzarien, ateen, industria-ekipoen eta elikagaien ekoizpenean aritzen diren enpresak daude, besteak beste. Ekoizpen gehiena Estatu Batuetara bideratzen da. Biztanleria ekonomikoki aktiboaren % 30ek egiten du lan jarduera horretan.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Acuña Hiriko kale bat.
-
Las Vacas erreka, nahiko kutsatuta
-
Udaletxea.
-
Santa María de Guadalupe parrokia.
-
Turistentzako zerbitzu ugari daude.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://web.archive.org/web/20130807115455/http://www.inegi.org.mx/
- ↑ https://web.archive.org/web/20160303215337/http://smn.cna.gob.mx/observatorios/historica/chihuahua.pdf
- ↑ https://www.dwd.de/DWD/klima/beratung/ak/ak_762250_kt.pdf
- ↑ "Proclama al Pueblo de Coahuila", Primitivo Gutiérrez. Regeneración IV liburuki, 77.zk. Los Ángeles, 1012ko otsailan.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Acuña udaletxearen webgune ofiziala.
- (Gaztelaniaz):Batzutan migratzaileen krisialdiak ematen dira.
- (Gaztelaniaz):Bideo turistikoa.