Ad kalendas græcas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ad kalendas graecas» orritik birbideratua)

Ad kalendas græcas latinezko esapide bat da, zerbait inoiz ez dela egingo adierazten duena. Hitzez hitz, «kalenda grekoetarako» esan nahi du, hau da, existitzen ez den aldi baterako atzeratzen du eginkizuna.

Suetoniok dio (Suetonio, Augustoren bizitza, 87) senitarteko solasaldietan Augustok erabiltzen zuela norbaitek ez zuela ordainduko adierazteko, egutegi grekoan ez baitzegoen kalendarik. Hemendik dator esapidea «inoiz ere ez» adierazteko erabiltzea, edo egunik gabe atzeratu diren tramiteak izendatzeko.

« Cotidiano sermone quaedam frequentius et notabiliter usurpasse eum, litterae ipsius autographae ostentant, in quibus identidem, cum aliquos numquam soluturos significare uult, 'ad K(a)l(endas) Graecas soluturos' ait. »
Suetonio, Augustoren bizitza, 87[1]

Antzeko esanahia duten esapideak, euskaraz:

  • asto arrak umea egin orduko
  • oiloak pixa egin arte

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]