Adenocarpus complicatus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Adenocarpus complicatus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaFabales
FamiliaFabaceae
GeneroaAdenocarpus
Espeziea Adenocarpus complicatus

Adenocarpus complicatus fabazeoen familiako landare espeziea da.

Zuhaixka edo mulu arantzagabea da, altueran 2 metro edo gehiagokoa izan daitekeena, nahiz eta gehienetan txikiagoa den. Adar ugari ditu, dibergenteak, luzeak eta zaluak; adarrak txandakatuta eta luzetara ildaskatuta antolatzen dira. Hosto trifoliolatuak eta txortendunak, lantzeolatuak edo obolantzeolatuak, beheko aldean ile zetatsuz estaliak eta goiko aldean ilegabeak edo ile gutxirekin. Leka luzanga dute, barnean 3-6 hazi dituena.

Maiatzetik abuztura loratzen da. Lorea horia da.


Sastrakadi, baso-mendel, ezponda eta, oro har, karerik gabeko leku irekietan bizi da.

Mediterraneo bueltan bizi den espeziea da, besteak beste Aljerian eta Marokon. Frantzia hegoaldean eta Iberiar penintsulan ere bizi da, batez ere lur silizeoa daukaten eremuetan. Euskal Herrian ez da ohikoegia, baina Deba ibarrean agertzen da han-hemen, normalean ez dentsitate altuegietan, bere banaketa Gasteizeraino hedatuz.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]