Edukira joan

Adhuc sub iudice lis est

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ad huc sub iudice lis est latinezko esapide juridikoa da eta, hitzez hitz, “auzia oraindik epailearen eskuetan dago” esan nahi du.

Esapide honen jatorria Horazioren Ars Poetica[1] idazlanean dago; bertan, poesia generoen historia egitean, esaten du ezin dela ziur jakin nor izan zen elegiaren erritmoaren asmatzailea, gramatikariak lehian ari direla eta auzia erabaki gabe dagoela:

Versibus impariter iunctis querimonia primum,               75

post etiam inclusa est uoti sententia compos;

quis tamen exiguos elegos emiserit auctor,

grammatici certant et adhuc sub iudice lis est.

Horazio, Ars Poetica 78

Azken bertso lerroaren bigarren hemistikioa esapide bihurtu ondoren (Adhuc sub iudice lis est), zuzenbidean auzi bat erabaki gabe dagoela adierazteko erabiltzen da. Behin-betiko erabakien zain dauden auziei sub iudice esaten zaie zenbaitetan, esamoldea laburtuta.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Ars Poetica» www.thelatinlibrary.com (Noiz kontsultatua: 2019-07-11).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zuzenbidea Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.