Adimen anizkunaren teoria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Hainbat adimen mota bereizteko grafikoa.

Adimen anizkunaren teoria edo adimen anizkoitzaren teoria[1][2] Howard Gardner estatubatuarrak proposatu zuen 1983. urtean garai hartan zegoen inteligentziaren definizioa hobetzeko asmoarekin.

Adimena, ikerketa ugarien objektua izan da. Hura definitzen, banatzen, neurtzen eta areagotzen saiatu dira. Horrela, adimena ulertzeko jakinduriarentzat bidea emankorragoa izateko helburutzat hartuz[3]. Badira, pertsona guztietan, gutxiago edo gehiago garatzen diren adimen ugari. Adimen hauek, zerikusi handia dute haurrari garapenean aurkezten eta eskaintzen zaizkion aukeretan. Orduan, eremu hezitzaile eta familiako testuinguru batean, haurraren adimenak zeintzuk diren eta nola garatu daitezkeen identifikatzeko jarduera batzuk burutu daitezke. Esate baterako, joko eta esperimentazioan oinarritutako jarduerak, haurraren garapenerako egokienak izan ahal dira[4].

Teoriaren hastapenak; Howard Gardner, 1983[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beraz, zientzia-komunitatearen barruan gero eta jende gehiagok, inteligentzia neurtzeko metodoak ez zirela batere zientifikoak pentsatzen zuten. Howard Gardnerrek, Harvard Universityko irakasleak, burmuinaren fisiologian egiten ari ziren aurkikuntzak psikologiarako ekarpen legez erabiltzen saiatu zen. Gardner bi fakultatetan zebilen irakasle, psikologian eta medikuntzan, burmuinaren inguruko azken ikerketan berri jakitun. Horrela, 1983. urtean, Howard Gardner, adimena “arazoak ebazteko edo ingurune soziokultural baterako osagai egokiak eratzeko buruko gaitasuna” zela planteatzen hasi zen. Gainera, gaitasuna bera, neurri handi batean inguruneak pertsonari aurkezten dizkion aukeretan oinarritzen dela eta hezkuntzaren bitartez sustatua eta garatua izan daitekeela azaldu zuen[4]. Hortaz, psikologoa eta hezitzaile iparramerikarra, gaur egungo autore eztabaidatuenetakoena eta eragin handienetakoa da. Howard Gardner gaitasun kognitiboen analisien ikerketak eta adimen anizkunaren teoria formulatu izanagatik ezaguna da. Esaterako, adimena, arazoak ebazteko gaitasuna edo kultura batentzat edo gehiagorentzat, garrantzizkoak diren produktu sortzailetzat bezala definitzen du[3].

Howard Gardnerrek bere garaiko inteligentziaren definizioa ez zela batere egokia giza abilezia guztiak bateratzeko defendatu zuen. Inteligentziak dimentsio asko dituela defendatu zuen. Esate baterako, biderketa taulak buruz ikasteko zailtasunak dauzkan ume batek ez du zertan izan behar, biderketak ikasteko erraztasuna handia daukan umea baino inteligentzia eskasago. Ume batek, inteligentziaren beste alorretan, erraztasuna handiagoa izan dezake biderketa taulak buruz ikasten duena baino. Beraz, biderketak nekez ikasten duen ikasleari:

  1. Biderketak ikasteko beste metodo bat eman beharko zaio.
  2. Matematika ez den beste esparru batera bideratu beharko zaio.
  3. Biderketa taulak buruz ikasten zailtasun handiak dauzkan umeak agian biderketaren atzetik dagoen oinarria eta sakoneko logika bilatzen dabilelako da. Orduan, biderketa taulak buruz ikasten motela; agian bere matematikarako gaitasuna taulak buruz erraz ikasi dituena baino handiagoa da.
  4. Biderketa taulak buruz ikasteko abilezia agian matematikarako gaitasunarekin baino, beste giza-gaitasun batzuekin lotuago dago. Horrela, hitzen zerrendak, hitzen segidak, buruz ikasteko abilezia matematikako gaitasunean lagungarri izan badaitezke ere, burmuinean logika eta matematikarako erabiltzen diren burmuinaren guneak baino hizkuntzak ikasteko erabiltzen diren guneetan kokatzen direla ikus daiteke.

Bestetik, Howard Gardner izaki bizidun guztiak neurri txiki edo handiago batean zortzi inteligentzia mota ditugula ondorioztatzen du. Psikologoarentzat akademikoko argia izatea ez da garrantzizkoena. Bere teoriak hezkuntza eta psikologiaren esparruan izugarrizko iraultza ekarri du.[3]

Gardnerren adimenaren dimentsioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Howard Gardnerrek 1983. urtetik aurrera argitaratu dituen liburuetan inteligentzia hainbat alorretan banatuta dagoela defendatu du, burmuineko hainbat gunetako neuronak inplikaturik daudelarik. Lehen esan bezala, zortzi inteligentziak edo inteligentziaren zortzi kategoria edo dimentsio sailkatu zituen: 

Inteligentzia logiko-matematikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Logika eta matematikaren laguntza behar duten problemak ebazteko behar den adimena.

Giza hizkuntzetarako inteligentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ahoz ondo komunikatzeko gaitasunari lotuta dago batez ere. Kultura idatzia ere badaukate inguruetan, idatziz ondo komunikatzeko gaitasunari ere egingo dio erreferentzia.

Espazio-ikuste inteligentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espazioaren dimentsioak irudikatzeko adimena. Espazioaren hiru dimentsioak, mugimenduak, lastertasunak, espazioan mugimenduan dauden hainbat elementuren arteko erlazioak-eta irudikatzeko adimena.

Musikarako inteligentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Doinuak eta erritmoak identifikatzeko, erreproduzitzeko, sortzeko behar den adimena. Historiako musikaririk handienek erakutsi zuten adimena.

Norberaren gorputza menperatzeko inteligentzia edo adimen kinesikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere gorputza oso ondo menperatzen duten pertsonek, adibidez; yogako adituak, kirolariak, dantzariak direnak. Inteligentzia hau oso garaturik daukaten pertsonek bere gorputza mugitzearekin zerikusia daukaten kontuak ikasteko gaitasun handia erakutsiko dute.

Pertsonen arteko harremanetarako inteligentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enpatia handiko pertsonek, besteekiko harremanetarako erraztasun handia daukaten pertsonak oso garatuta daukaten inteligentzia mota hau. Giza harremanak oinarri dituzten lanbideak, esaterako; saltzaileak, politikariak, psikologoak, irakasleak, enpresa arduradunak, inteligentzia mota hau garatzen ahalegindu behar dira bereziki.

Norberaren burua ezagutzeko eta kudeatzeko inteligentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsona barruko[5] adimena edo pertsona-barneko adimena. Sokratesek aldarrikatzen zuen adimena "ezagutu ezazu zeure burua". Norberaren burua ezagutzea sentimenduak identifikatzea, sentimenduak bideratzen jakitea...Ikus Daniel Goleman, Emotional Intelligence.

Inteligentzia emozionala (Goleman, 1996)[3]

Emozioen kontrolean maila intrapertsonalean eta interpertsonalean gure bizitzak modu egokian bideratzeko dira. Inteligentzia honek sentikortasunarentzat lagungarria da eta baita helburu espezifikoak lortzeko gaitasunen erabileran eta etorkizun luze batera zoriontasuna gehiagotzeko, hots; inteligentzia emozionala gure barneko emozioak gestionatzeko ahalmena dugu.

Naturarekiko inteligentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Naturan dauden elementuekin (izaki bizidunekin batez ere) harreman onak lortzeko adimena. Naturan dauden harreman sareak ulertzeko adimena.

Erreferenziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   SACKS, Oliver (Xabier Olarra euskaratzailea) (2003), Antropologo bat Marten, Euskaratzaileak, Xabier Olarrak, adimen anizkoitz erabiltzen zuen multiple inteligences euskaraz .
  2.   "Adimen anizkunak", "Askotariko adimenak" eta "adimen anitzak" (sic) ere irakur daiteke Interneten argitaratuak dauden dokumentuetan. .
  3. a b c d   «Inteligencias Múltiples», Revista de Educación, Motricidad e Investigación 4 (5-17), 2015, http://rabida.uhu.es/dspace/bitstream/handle/10272/11632/Inteligencias_multiples.pdf?sequence=2 .
  4. a b   «Una o múltiples inteligencias», Revista Padres y Maestros / Journal of Parents and Teachers 357 (6-9), 2014, https://revistas.upcomillas.es/index.php/padresymaestros/article/view/3290/3101 .
  5.   Euskalterm data-basean dokumentaturiko terminoa, http://www.euskadi.eus/web01-apeuskal/eu/q91EusTermWar/kontsultaJSP/q91aAction.do .

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Ingelesez) Armstrong Thomas, Multiple Intelligences in the Classroom.
  • (Gaztelaniaz) Armstrong Thomas, Las Inteligencias múltiples en el aula, Manantial, 1999.
  • (Ingelesez) Ashton, M. C., Vernon, P. A. & Visser, B. A. (2006a). "Beyond g: Putting multiple intelligences theory to the test". Intelligence, 34(5), 487-502.
  • (Ingelesez) Ashton, M. C., Vernon, P. A. & Visser, B. A. (2006b). "g and the measurement of Multiple Intelligences: A response to Gardner". Intelligence, 34(5), 507-510.
  • (Ingelesez) Campbell, B., Campbell, L., & Dickenson, D. (1998). Teaching and learning through multiple intelligences. 2nd ed. Needham Heights, MA: Allyn & Bacon.
  • (Gaztelaniaz) Campbell L., Campbell B., Dickenson D., Inteligencias múltiples: usos prácticos para la enseñanza y el aprendizaje, Troquel, 2000.
  • (Gaztelaniaz) Fernández González, A. & Mihura de Rosa, D. (2015). Inteligencias Múltiples. Revista de Educación, Motricidad e Investigación, 4, 5-17. 2018 martxoaren 22an berreskuratuta: http://rabida.uhu.es/dspace/bitstream/handle/10272/11632/Inteligencias_multiples.pdf?sequence=2
  • (Gaztelaniaz) Del Pozo, Monserrat, Aprendizaje Inteligente. Educación Secundaria en el colegio Monserrat; Teckman Books, 2008.
  • (Gaztelaniaz) Del Pozo, Monserrat, Inteligencias múltiples en acción, Teckman Books, 2009.
  • (Gaztelaniaz) Del Pozo, Monserrat, Una experiencia a compartir. Inteligencias múltiples en el colegio Monserrat. Teckman Books, 2009.
  • (Ingelesez) Gardner, Howard. (1983) Multiple Intelligences, ISBN 0-465-04768-8, Basic Books.
  • (Gaztelaniaz) Gardner, Howard. Inteligencias múltiples PAIDOS IBÉRICA. ISBN: 84-493-1806-8 (Aurrekoaren itzulpena).
  • (Ingelesez) Gardner, Howard. (1999) Intelligence Reframed: Multiple Intelligences for the 21st Century. Basic Books.
  • (Gaztelaniaz) Gardner, Howard. La inteligencia reformulada. Las inteligencias múltiples en el siglo XXI. PAIDOS IBÉRICA, 2003. ISBN 978-84-493-1029-4 (Aurrekoaren itzulpena).
  • (Ingelesez) Gardner, Howard. Multiple Intelligences: The Theory in Practice. 1993. ISBN 0-465-01822-X
  • (Gaztelaniaz) Gardner, Howard. Inteligencias multiples: la teoria en la práctica. PAIDOS IBERICA, 2005
  • (Gaztelaniaz) Gardner, Howard, Estructuras de la mente: la teoría de las inteligencias múltiples, FCE (Fondo de Cultura Econpómica), 1994. ISBN: 9789681642051
  • (Gaztelaniaz) Robinson, Ken & Lou Aronica. The Element: How Finding Your Passion Changes Everything. 2009 . Viking. ISBN 978-0-670-02047-8
  • (Gaztelaniaz) Robinson, Ken. El elemento: descubrir tu pasión lo cambia todo, Grijalbo, 2011. ISBN 978-84-15-43138-1
  • (Gaztelaniaz) Rodríguez Santos, F. (2014). Una o múltiples inteligencias. Revista Padres y Maestros / Journal of Parents and Teachers, 357, 6-9. 2018 martxoaren 22an berreskuratuta: https://revistas.upcomillas.es/index.php/padresymaestros/article/view/3290/3101

Ikus, baita[aldatu | aldatu iturburu kodea]