Adriaen van Ostade
Itxura
| Adriaen van Ostade | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Haarlem, 1610eko abenduaren 10a |
| Herrialdea | |
| Lehen hizkuntza | nederlandera |
| Heriotza | Haarlem, 1685 (74/75 urte) |
| Familia | |
| Haurrideak | ikusi
|
| Leinua | van Ostade (en) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | nederlandera |
| Irakaslea(k) | Frans Hals |
| Ikaslea(k) | |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | margolaria, Irarlea, artista, artista grafikoa, artista bisuala, akuafortista eta marrazkilaria |
| Lantokia(k) | Haarlem Utrecht eta Haarlem |
| Lan nabarmenak | ikusi
|
| Kidetza | Haarlem Guild of St. Luke (en) |
| Genero artistikoa | genero-margolana |

Adriaen van Ostade, jaiotzez Adriaen Jansz Hendricx (Haarlem, Zazpi Herbehere Batuen Errepublika, 1610eko abenduaren 10a - Haarlem, 1685eko maiatzaren 2a) margolaria izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herbehereetako Eskolako margolari garrantzitsuenetako bat izan zen. Herbehereetako nekazarien bizimodutik hartutako irudiak egin zituen batez ere, baina aipagarriak dira erlijio-margolanak eta landa-ikuspegiak ere. Karikaturak ere egin zituen. Kolore leunak erabiltzen zituen.
Haren lan nagusiak: "Eskola-maisua", "Biolinista zaharra" eta "Erretzaileak".
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.