Adriana Bilbao Zarraonandia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Adriana Bilbao Zarraonandia

Bizitza
JaiotzaBilbo, 1988 (35/36 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Familia
Familia
Jarduerak
Jarduerakdantzaria eta flamenkoa
adrianabilbao.com

Adriana Bilbao Zarraonandia (Bilbo, Bizkaia, 1988) flamenko dantzaria da.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adrianaren familia ez da izan tradizio flamenkoduna. Kasualitatez harrapatuko zuen amak, eta berak transmititu zion dantzarako grina.

Bere prestakuntza beti aberastu du lanarekin eta jarduerekin ibilbide osoan zehar. Dantzaren Pedagogiako goi-mailako titulua du, Madrilgo María de Ávila Goi Mailako Dantza Kontserbatorioak emana, Arte Eszenikoetako Unibertsitate Masterra, eta Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua da.

Dantzari ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dantza ikasketak Bilbon 11 urterekin hasi ondoren, Málagara joan zen, eta han Susana Lupiáñez "La Lupi" -rekin ikasi zuen. Ondoren, Sevillara eta Madrilera joan zen, eta maisu ugari izan zituen, Andrés Marín eta Rafael de Carmen, besteak beste.

Dantza konpainia bat sortu zuen 2019an, eta, ordutik, hiru obra produzitu ditu: Burdina, Éclat eta Zarra. 2020tik sorkuntza fabrika bat garatzen ari da Bilbon, D8 Sorkuntza Faktoriarekin batera, artisten sinergiarako gunea izateko asmoarekin.

Proiektuak tablaoekin eta estatu eta nazioarte mailako konpainia-jarduketekin uztartzen ditu. 2016an, Carlos Sauraren Hoy Flamenco ikuskizunaren parte izan zen. 2019an, Madrilgo Tacones Manoli antzerki murgiltzailearen ikuskizunaren parte izan zen, Felype de Limak zuzendua eta Manuel Liñánek koreografiatua. Gainera, tablaoak egiten ditu, hala nola, Casa Patas, Café de Chinitas eta Torres Bermejasen. 2022ko apirilean Londresko Sadler 's Wells Theatren estreinatutako Cía Paco Peñaren Solera lanaren parte izan zen.[2]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Burdina.(2019). Beñat Achiary musikariarekin, 50 emanaldi baino gehiago eman ditu, besteak beste Madrilgo Teatro Español-en programatua izan da eta XXIV. MAX Sarietan Ikuskizun Berri Onenaren eta Egile Berri Onenaren izendapenerako hautagaia izan zen.[3]
  • Éclat. (2020) Dantza ikuskizun bat da, jantzitegia oinarri duena. Koreografia Onenaren, Ikuskizun Berri Onenaren eta Jantzien Diseinu Onenaren kategorietan XXV. MAX Sarietan izendatua izateko hautagaia den obra.[4]
  • Zarra. (2022) Bere aitaita Telmo Zarraonandia futbolariari eskainitako obra da. Bilboko Arriaga Antzokian estreinatu zen.[5][6][7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Rodriguez, Naroa Torralba. ««Bizimodu flamenkoa ez da zertan izan lore bat jarri eta txaloak jotzea»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
  2. «Biografía» Adriana Bilbao (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
  3. DeFlamenco. (2021-11-02). «'Burdina/Hierro' de Adriana Bilbao y Beñat Achiary en el Teatro Español de Madrid» Revista DeFlamenco.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
  4. Cubillo, Óscar. (2021-10-30). «Adriana Bilbao explica 'Éclat'» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
  5. «Adriana Bilbao rinde homenaje a su abuelo, el mítico Zarra, con un espectáculo que fusiona fútbol y flamenco» EITB 2022-11-10 (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
  6. Goñi, Miriam Najibi. (2022-11-15). «La nieta de Zarra: "Desde que empecé a bailar quise homenajear a mi aitite"» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
  7. Sánchez, Pablo. (2021-01-22). «El fútbol hecho flamenco: el homenaje de la bailaora Adriana Bilbao a su abuelo Telmo Zarra» ElDesmarque Bizkaia (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]