Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da

Dantza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Dantza gorputz mugimendu zehatz eta kateatuen segida bat da, batez ere, doinu baten arabera egiten dena[1]. Mugimendu hauek balio estetiko[2] eta sinbolikoa dute, eta kultura zehatz bateko behatzaileek eta dantza bera egiten dutenek dantza gisa ikusi behar dute[3]. Dantzak kategorizatu eta deskriba daitezke euren koreografiaren arabera, mugimendu multzoaren arabera edo euren leku edo jatorri historikoaren arabera.

Bereizketa garrantzitsu bat egon ohi da kontzertu-dantza eta parte-hartze dantzaren artean, nahiz eta bi kategoriak hauek ez daude, beti, bereizita; biek izan ditzakete funtzio berezia, izan soziala, zeremoniala, lehiakorra, erotikoa, martziala edo sakratua eta liturgikoa. Giza mugimenduaren beste espresio batzuek ere dantzaren antzeko ezaugarriak dituztela esan ohi da, adibidez arte martzialak, gimnasia, irristaketa artistikoa, igeriketa sinkronizatua edo atletismoari lotutako beste hainbat espresio.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorputzaren mugimenduetan datza, erritmikoki edo ez, musikak lagundurik edo ez. Bestela, dantzaria da arlo honetako artista, eta koreografia dantzak sortzeko jarduna. Komunikazio modu bat da, zeren eta dantzariek nahiz eta ahozko hizkuntza ez erabili, sentimendu eta keinuekin bere egoera adierazten dute.

Arropa dantza estiloarekin bat datorrena erabiltzen da edota zer adierazi nahi duzunaren arabera ere jantzi zaitezke (gehienetan dantzariek arropa erosoekin janzten dira ondo mugitu ahal izateko). Dantzatzeko, ez dago jende kopuru finkorik. Jende kopurua dantza mota bakoitzari moldatzen zaio. Dantzak, gorputza ondo mugitu ahal izateko baldintza fisiko bat behar da, flexibilitatea edukitzea. Dantzatzeko mugimendu desberdin asko egin behar dira eta horietako asko egiteko flexibilitatea izan behar duzu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizarteak antzina-antzinatik egin du dantzan, eta dantzak berehala hartu zuen magia edo erlijio kutsua. Hasieran, erritmoa esku-zartez, perkusioz eta kantuz eraman ohi zen. Hebrearrek eta egiptoarrek beren erritu dantzei buruzko aztarna ugari utzi zuten.

Indian punta-puntako artetzat zeukaten, eta eragin zuzena izan zuen zibilizazioaren bilakaeran. Grezia klasikoak bihurtu zuen gehienbat dantza arte bereizi, musika eta poesiarekin lotuta. Antzerkirako dantza bereziak sortu ziren.

Erroman, berriz, errealistagoak izaki, dantza figuratiboaren zaleago izan ziren. Errealismoa areagokoa izan zen Bizantzion. Dantzaren bilakaerak Erdi Aroan barrena segitu zuen (herio dantza, adibidez) eta Errenazimentuan Frantzian eta Italian izan zuen loraldia, folklore bihurtuz

Dantza batzuk handikienak ziren (zarabanda, pabana), eta besteak herrikoiak (gallarda, esaterako). Orduan galdu zuen dantzak erlijio eta erritu kutsua eta hartu zuen arte maila, hots, sormen lan bihurtu zen. Gaur egun dantza ondo pasatzeko edo sentimenduak adierazteko erabiltzen dugun ekintza bat da.

Dantza Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Euskal dantzak»

Euskal Herriko herri dantza ezagunenetako batzuk: zortzikoa, aurreskua, ingurutxoa, kalejira, biribilketa, arin-arina, ezpata-dantza, makil-dantza, arku-dantza, zahagi-dantza, bordon-dantza, sagar-dantza, godalet-dantza, mutil-dantza, andre-dantza, kaxarranka, etab.

Dantza nazioartean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dantza mota asko daude: dantza klasikoak (balet), funky, hip hop, break dance, regueton, flamenkoa, merenguea, samba, salsa...

Azpimotak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tokian tokiko dantzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dantzari ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Saila, Kultur (2011-07-18) «dantza» www.euskara.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2019-01-10.
  2. 1939-, Fraleigh, Sondra Horton, Dance and the lived body : a descriptive aesthetics ISBN 9780822971702 PMC 887803177 . Noiz kontsultatua: 2019-01-10.
  3. Lynne., Hanna, Judith (1983) The performer-audience connection : emotion to metaphor in dance and society (1st ed. argitaraldia) University of Texas Press ISBN 0292764782 PMC 9533452 . Noiz kontsultatua: 2019-01-10.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]