Edukira joan

Adriana Cancino

Wikipedia, Entziklopedia askea
Adriana Cancino

member of the Chilean Constitutional Convention (en) Itzuli

2022ko uztailaren 4a
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAdriana Janet Mercedes Cancino Meneses
JaiotzaNancagua1962ko ekainaren 22a (61 urte)
Herrialdea Txile
Lehen hizkuntzagaztelania
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Adriana Janet Mercedes Cancino Meneses (Nancagua, 1962ko ekainaren 22a) txiletar irakasle, liburuzain eta politikaria da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adriana Cancino Nancaguan jaio zen[1] eta irakasle moduan trebatu zen. 2012an, entzumen-galera zela eta, Nancaguako Joan Pablo II.a Lizeoko liburutegian hasi zen lanean. Bertan irakurzaletasuna bultzatzeko proiektu bat garatu zuen Biobioko Unibertsitatearen laguntzari esker[2]. 2019an O'Higgins eskualdeko liburuzain onena izendatu zuten[1].

2016aren amaieran, Nancaguako Desgaitasun Taldeko idazkari bilakatu zen[2].

Txileko Alderdi Sozialistako kidea, 2021eko uztailean Txileko Biltzar Konstituzionaleko kide bihurtu zen 16. barrutiko ordezkari gisa[1]. Desgaitasuna duen biltzarkide bakarra da eta eta desgaitasuna duten pertsonek lan egiteko eskubidearen alde borrokatzen da[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Gaztelaniaz) «Adriana Cancino Meneses» La Tercera (Noiz kontsultatua: 2024-06-07).
  2. a b (Gaztelaniaz) Medina Medina, Andrea. «Entrevista: Adriana Cancino Meneses, única constituyente con discapacidad que redactará la nueva Constitución» Integrados Chile 2021-05-19 (Noiz kontsultatua: 2024-06-07).
  3. (Gaztelaniaz) Fuentes, Samuel. «Adriana Cancino, constituyente: “Estamos muy lejos de poder reconocer que una persona con discapacidad no está enferma”» Fundación ConTrabajo 2022-10-20 (Noiz kontsultatua: 2024-06-07).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biografia
Txile
Artikulu hau Txileko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.