Aduana zaharra (Estrasburgo)

Koordenatuak: 48°34′46″N 7°44′59″E / 48.579471°N 7.749689°E / 48.579471; 7.749689
Wikipedia, Entziklopedia askea
Aduana zaharra (Estrasburgo)
 Monumentu historikoa
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Ekialde Handia
DepartamenduaRhin Beherea
Frantziako udalerriEstrasburgo
Koordenatuak48°34′46″N 7°44′59″E / 48.579471°N 7.749689°E / 48.579471; 7.749689
Map
Historia eta erabilera
JabeaVille de Strasbourg (en) Itzuli
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
Ondarea
Mérimée IDPA00085022
Kontaktua
Helbidearue de la Douane
Webgune ofiziala

Estrasburgoko aduana zaharra (frantsesez: Ancienne douane de Strasbourg, Estrasburgoko hizkeran s'Kaafhüs) Estrasburgon dagoen XIV. mendeko eraikin bat da, hiriko aduana izan zena. 1948. urtean Frantziako monumento historiko izendatu zuten[1].

Ill ibaiaren hegoaldeko adarrean ezkerreko ertzean kokaturik dago arrainen merkatu zaharraren ondoan. Bigarren Mundu Gerran suntsitua izan ondoren Erdi Aroko planoak hartuz berreraiki zuten 1960. hamarkadan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txaluparien gremioak bultzatuta eraiki zen 1358. urtean. Salzhof izeneko gatz biltegia zegoen tokian eraiki zen[2] eta Rhin ibaiaren zeharreko merkataritza kontrolatzea zuen helburu. Kaafhüs izena eman zitzaion, "merkataritza etxea". Erdi Aroan Estrasburgoren garapen ekonomikoaren oinarria izan zen ibaian zehar burutzen zen tabako, ardo eta arrainaren merkataritza hori. Kaafhüs-ek azokak ere antolatzen zituen eta moneta-trukea egiteko funtzioa ere bazuen. Garai hartan hiriko eraikin zibil garrantzitsuena izan zen.

1401. urtean beheko solairua ostatu bihurtu zen. 1497ko San Juan azokan suak erre zuen eta 1507an berreraikia izan zen[3]. 1571. urtean eraikina handitu egin zen Boudhors arkitektuaren diseinua jarraituz eta 1781ean gehigarri berriak ezarri zitzaizkion.

1803. urtean aduana beste toki batetara eraman zen eta ordutik Aduana zaharra izena ematen zaio eraikinari. 1842 artean azoka egiteko lekua izan zen, 1853an tabako denda bat ezarri zen eta 1897tik aurrera arrain azoka bihurtu zen[3].

1944ko abuztuaren 11n aliatuen bonbaketek nabarmen kaltetu zuten, bereziki Corbeau zubiaren aldeko zatia[4]. Gerra amaitu ondoren aduana eraitsi eta aparkaleku bat edo eraikin moderno bat altxatzea pentsatu zen baina azkenean Erdi Aroko planoak oinarri hartuta Robert Will hiriko arkitektoak antzinako itxura berean berreraiki zuen aduana, 1962 eta 1965 artean[5].

Gaur egungo erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1966an L'Ancienne Douane izeneko jatetxe tradizionala ireki zen, ibaiaren aldera terraza luzea duena[3]. 1988 artean aduanaren ekialdeko zatia Estrasburgoko Arte Moderno eta Garaikidearen Museoak erabili zuen.

2014an La Nouvelle Douane izeneko nekazaritza produktuen salmentarako denda ireki zen. 250 m²-ko azalera du eta bertako 22 ekoizlek hornitzen dute[6].

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Ancienne douane» www.pop.culture.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2022-08-14).
  2. Adolphe Seyboth. (1881). Das alte Strassburg, vom 13. Jahrhundert bis zum Jahre 1870. Heitz & Mündel.
  3. a b c (Frantsesez) HISTOIRE – Ancienne Douane à Strasbourg. (Noiz kontsultatua: 2022-08-14).
  4. (Frantsesez) Rivière, Cécile. (2016-10-01). «L’Ancienne Douane de Strasbourg» Revue d’Alsace (142): 183–206.  doi:10.4000/alsace.2413. ISSN 0181-0448. (Noiz kontsultatua: 2022-08-14).
  5. Txantiloi:FR-fr «HIStOIrE Il y a cinquante ans - Strasbourg. Grandes manœuvres à l’Ancienne Douane» www.dna.fr (Noiz kontsultatua: 2022-08-14).
  6. Txantiloi:FR-fr «Strasbourg Point de vente de produits agricoles et viticoles. L’Ancienne Douane devient « La Nouvelle Douane »» www.dna.fr (Noiz kontsultatua: 2022-08-14).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]