Adyib

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Adyib
Anedjib Closeup.jpg
Faraoi

Bizitza
Herrialdea Antzinako Egipto
Heriotza ?
Hobiratze lekua Umm el-Qaab
Familia
Aita Den
Ama Meritneit
Ezkontidea(k) Herneith Itzuli
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerak subiranoa

Adyib edo Andyib, Egiptoko I. dinastiako seigarren faraoia izan zen. K.a. 2867tik K.a. 2861 arte gobernatu zuen.

Erregealdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Manetonen epitomeetan, Miebidos deitzen da Sexto Julio Afrikanoren arabera, edo Niebais, Eusebio Zesareakoaren arabera, nork, Adyibek, 26 urteko erregealdia izan zuela dioen.

Turingo Errege Kanonean, Mergeregpen izena jasotzen du eta 74 urteko erregealdia ematen diote. Merbiap bezala agertzen da Abidoseko Errege Zerrendan, eta Saqqarako Errege Zerrendan erregistratutako lehen erregea da, Merbiapen izenarekin. Adyib, bere Horusen izena da.

Ia egiptologo guztiek arbuiatzen dituzte zenbaki hauek, erregealdi labur baten mesedetan, erregistroetan faraoi honi buruz dauden datu urrien ondorioz. Toby Wilkinsonek, Palermoko Harriaren bere berreraikuntzan (ia Adyiben garaikdea), 10 urteko erregealdia ematen dio. Adyiben erregealdiko azkenaurreko eta azken urtea, Kairoko txatalaren III. erregistroan erregistratua dago. Egia da Adyibek Heb Sed bat egin zuela ezagutzen dela, ohi, denbora luze batez errege bezala eman arte gertatzen ez zena, baina honela justifikatzen du:

« "Adyib agure bat zen Denen oinordeko izan zenean, eta Heb Sed jaialdi baten ospakizuna, bere garaia igarota zegoen errege baten boterea berritzeko egokitzat hartu zen »


Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Manetonek, aurreko errege izan zen Denen semea dela dio. Bere emazteetako bat Batirites edo Betrest izan zen, hurrengo faraoia izan zen Semerkheten ama, orohar, usurpatzailetzat hartzen den faraoia.

Bere aurrekoak, Denek, 30 urte baino gehiagoko erregealdi luze batez gozatu zuen, Adyib, tronuratu zenean, jada oso edadetua zela esan nahi duelarik. Dokumentu garaikideek, Egipto, ezegonkortasun politikoko eta Goi eta Behe Egiptoren arteko gatazka dinastiko garai batean gobernatu zuela iradokitzen dute. Adyib Goi Egiptotik zetorrela uste da, zehazki Abidosetik, non Merbiap bezala gogoratzen den, tinitar faraoia, Tuneryren hilobian aurkitutako Saqqarako zerrendan. Adyibek, Behe Egiptoko zenbait altxamendu kontrolatu behar izan zituen.

Palermoko Harriak, nomaden aurkako espedizio militar bat egin zuela dio, eta zenbait hiriren sortzaile bezala aipatzen du. Sarri, bere serekha, garaiko idazkunetan ezabatua dago, honen ardura, bere ondorengo izan zen Semerkheti ematen zaiolarik, ezegonkortasun politiko garai baten zantzua izango litzatekeena.

Bere garaiko testigutzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adyiben garaian, bi eraikin datatuak daude, Saqqara eta Abidosen.

  • S3038 hilobia, Saqqaran, errege hilobien iparraldean dagoena, piramide mailakatu formakoa
  • Adyiben hilobia, Umm el-Qaabeko 10 hilobia, nahiko txiki eta xumea dena, hil kamera, erabat zurez eraikia duena: xumetasun honek, bere erregealdi laburra defendatzen duen iritzia berresten du. Gortetarren 64 hilobirekin inguratua zegoen, hauek ere oso xumeak.

Idazkunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere izena, Egiptoko toki ezberdinetan grabatua aurkitu da:

  • Zigilu inprimaketak 3038 hilobian, Nebetkaren hilobian, Saqqaran (Emery)
  • Hilobi bateko zigilu inprimaketak Helwanen (Saad)
  • Hilobi bateko zigilu inprimaketa Abu Roashen (Montet)
  • Erregearen izena daraman Abidoseko zigilu inprimaketa (Petrie)
  • Umm el-Qaabeko nekropolian inprimaketa, Abidosen (Dreyer)


Aurrekoa
Den
Egiptoko faraoia
Egiptoko I. dinastia
Ondorengoa
Semerkhet
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Adyib Aldatu lotura Wikidatan