Ageda (Pío Baroja)
Ageda, gaztelaniazko jatorrizkoan Águeda Pío Barojak idatzitako ipuina da, atsekabearen etengabeko presentzia gaitzat duena. Hain zuzen, ipuinak egitura zirkularra du: hasi bezala bukatzen da, Ageda izeneko itxaropenik gabeko neska gazte bat bere etxeko leihotik begira.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ageda madrilen bere guraso eta bi ahizpa nagusikein bizi den neska elbarria da. Egunak josten pasatzen ditu, triste eta itxaropenik gabe. Ama eta ahizpa zaharrena menderatzaileak dira. Tarteko ahizpak ere haien joera dauka. Aldean, aita gixajoa dago, denbora bere bildumak osatzen pasatzen duena. Kanpora ateratzen direnean, amak eta bi ahizpek bakarrik uzten dute Ageda. Berarekin hitz egiteko ohitura hartu duen mutil gazte baten bisitak jasotzen dituzte etxean eta Ageda maitemindu egiten da berarekin. Egun batean, mutilak familiako kide izatea nahi duen galdetzen dio. Ageda hunkitu egiten da mutilak berarekin ezkondu nahi duelakoan, baina desengainua hartzen du mutilak bere ahizpa batekin ezkonduko nahi duela adierazten dionean. Ahizpak arreoa prestatzeko lana emanda, Agedak hasieran bezala pasako ditu egunak, bere etxeko leihotik ikusten den plazari begira, bere ametsetako gizonaren bila, baina esperantzarik gabe.