Aghori
| Mota | monastic order (en) |
|---|---|
| Honen parte | Shivaismo |
| Geografia | |
| Jatorria | Varanasi |
Aghori (sanskritoz: अघोर, aghora hitzetik ekarria, euskaraz: «beldurrik gabekoak») sekta hindu bat dira, XVI. mendean Kapalikasengandik bereiziak. Aghoriak Bhairava itxuraz duen Shiva jainkoaren jarraitzaileak dira. Sekta honen partaideak hildakoen haragia jaten dute.[1] Haren presentzia nabarmena izaten Varanasi Uttar Pradeshen (Benares), Girnar Gujaraten, Bengalako Tara Peethen, Assamgo Kamakhyan, eta Nepaleko Pashupatinathen (Katmandou).
Ohiturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gizon hauek meditazioari emanda bizi dira, erabateko pobretasunean. Giza haragia jan dezakete, bai Ganges ibaitik baita ere errausketa zeremonietan jasotzen dituzten gorpuzkiak. Dena dela, gehien batean, barazkijaleak dira. Esaten da ere bai alkohola eta drogak har ditzaketela eta meditazioa egin inguru lizunetan.
Janzkera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aghoriak biluzik ibiltzen dira. Batzuetan hil oihalez janzten dira. Edateko giza-burezur bat eramaten dute. Batzuetan ere hildakoen errautsez lerdatzen dira.

Sinesmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aghorirentzat gorpuak arimarik gabeko haragia besterik ez dira. Hildakoen gorpuak jaten jainkoen eta errealitate profanoen arteko mugak ez daudela erakusten dute; materiak estatu batetik bestera igaro egiten du funtsezko aldaketarik gabe. Halaber, giza-haragia jaten, haren ustez, ez zahartzeko izaera eta naturaz gaindiko ahalmenak lortzen dituzte. Praktika hauen ondorioz hinduismotik kanpo gelditu baina nekazal inguruetako biztanleek gurtu egiten dituzte; haien ustez praktika horien ondorioz gaitz anitz sendatzeko ahalmena dute.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez): Paraoko (Benares) Aghor kinarami joerako webgune ofiziala
- (Italieraz): Italiako ashram kinarami webgune ofiziala
- (Ingelesez): AEBetako Aghor webgune ofiziala