Aguraingo Olbeak

Koordenatuak: 42°51′00″N 2°23′21″W / 42.85002°N 2.38922°W / 42.85002; -2.38922
Wikipedia, Entziklopedia askea
Aguraingo Olbeak
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Aguraingo herrigune historikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaAgurain
Koordenatuak42°51′00″N 2°23′21″W / 42.85002°N 2.38922°W / 42.85002; -2.38922
Map
Ondarea
EJren ondarea7

Aguraingo Olbeak Arabako herri honetako arkupe berezi batzuk dira, San Juan plazako eta Zapatari kaleetako arkitekturan integratuak, Aguraingo Hirigune Historikoan.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikitako euskal ondare nabarmen gisa katalogatua dago multzo jakin hau, eta Aguraingo San Juan plazako 1. zenbakitik 8.era hartzen du plazaren parean, eta jarraian iparralderantz eta gorantz geratzen diren Zapatari kaleko 1., 5., 7., 9., 11 eta 13.a zenbakiak hartzen ditu[1]. Beste olbea multzo bat badago Agurainen, Andra Mari plazako olbeak[2], baina beste horiek desberdinak dira: arkupe hutsa dira, teilatuarekin, non eta San Juan eta Zapatariko olbeek gainean etxe eraikiak dituzten.

Agurainen euskara desagertu ondoren ere, bertako gaztelanian olbeas esaten zitzaien elementu hauei, eta euskarazko hitza dira berez: ohol-beheak dira olbeak, oholez egindako arkupeak baitira azken batean.


Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Arkupeak / Olbeas. San Juan eta Zapatari. Ondarea.» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-16).
  2. «Arkupeak / Olbeas. Andra Mari plaza. Ondarea.» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-16).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]