Andra Mari plazako olbeak
| Andra Mari plazako olbeak | |
|---|---|
| Aguraingo herrigune historikoa | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Herria | Agurain |
| Koordenatuak | 42°51′10″N 2°23′22″W / 42.85268°N 2.38951°W |
![]() | |
| Ondarea | |
| EJren ondarea | 8 |
Andra Mari plazako olbeak Aguraingo Hirigune Historikoko arkupe berezi batzuk dira, eraikitako euskal ondare nabarmen gisa katalogatua daudenak[1].
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Olbea Agurainen gaztelaniaz gorde zen termino bat izan zen (las olbeas), ohol-beheak dira izatez. Beste olbea multzo bat ere bada Agurainen, San Juan plazan eta Zapatari kalean[2], baina Andra Mari plazako hauek desberdinak dira: arkupe hutsak dira, teilatuarekin, non eta beste olbeek gainean etxe eraikiak dituzten.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Olbea edo arkupeak daude plazaren lau aldeetarik bitan, ipar eta hegoaldean. Arkupe landatarrak dira: egurrezko eta harrizko zutoinak, isurki bateko estalkiarekin, alboetako fatxadei pinoian atxikita. Estalki horien barne egitura egurrezkoa da, sendotasun handiagoa izateko habe egituratu batzuekin. Harroin gainean zuzen zurkaizten dira; harri asko berriak dira. Arkupeen barnealdean eserleku jarraiak dituzte; batzuek, hegoaldeko olbeetakoek adibidez, berriak dirudite[1].

Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Arkupeak / Olbeas. Andra Mari plaza. Ondarea.» www.euskadi.eus (kontsulta data: 2019-09-16).
- ↑ «Arkupeak / Olbeas. San Juan eta Zapatari. Ondarea.» www.euskadi.eus (kontsulta data: 2019-09-16).
