Ahegao

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ahegao aurpegia.

Ahegao ahegao (japonieraz: アヘ顔?) batzutan «ahe gao», «ahego» edo «ahegao aurpegia'», baita ere O-Face japonierazko hitza da, Japoniako pornografiaren testuinguruan erabilia. Normalean izaera sexualeko plazer handia erakusten duen aurpegiera deskribatzen du;[1] gizabanako baten aurpegian (gehienbat emakumeak), sexuan zehar, oro har begi zuriak edo gurutzatuak, mihi ahotik aterata eta aurpegi apur bat gorritua dituela, gozamena edo estasia erakusteko.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Japoniar jatorriko ilustrazioak, gehienak zuri-beltzeko marrazkiak, begiak gorantz begira ditu, zurian, gurutzatuak edo infinitura begira, batzuetan bihotz itxurako begi-niniekin (begiak ere erdi irekiak eta/edo negartiak egon daitezke), mihia kanpoan, eta masail gorrituak. Normalean plazer handiko sentsazioak deskribatzeko erabiltzen da, sexualak izan ala ez.

Belle Delphine youtuberra ezaguna egin da bideoetan horrelako aurpegiak jartzen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

O-Face izenaz ere ezaguna, hitza 1990eko hamarkadaren hasieran hasi zen erabiltzen. Aldizkari pornografikoek hitza erabili zuten orgasmoan aktoreen aurpegi-adierazpenak deskribatzeko.[2] Testuinguru berean, helduentzako argitalpen batzuetan erabili zen, baita 2000ko hamarkadaren hasierako bideo pornografikoetan ere. 2000ko hamarkadaren erdialdean, terminoaren erabilerak gora egin zuen, eta marrazketa-estiloa nahiko konbentzionala bihurtu zen, eta kultura otaku osora zabaltzen hasi zen.

Ahegao aurpegiak batzuetan anime eta manga lan arruntetan agertzen dira, testuinguru ez-sexual batean.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]