Ahmed Hafnaoui
Ahmed Hafnaoui | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | أحمد أيوب |
Jaiotza | Metlaoui (en) , 2002ko abenduaren 4a (21 urte) |
Herrialdea | Tunisia |
Jarduerak | |
Jarduerak | igerilaria |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 84 kilogramo |
Altuera | 195 zentimetro |
Ahmed Ayoub Hafnaui (arabieraz: أحمد أيوب حفناوي; 2002ko abenduaren 4an jaioa) igerilari tunisiar bat da. 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan lehiatu zen eta urrezko domina bat irabazi zuen gizonezkoen estilo libreko 400 metroko proban.[1] Munduko sailkapenean 16.a zen eta finalerako sailkatzeko denborarik okerrena egin zuen, baina, hala ere, urrea irabazi zuen 3.43.36 denbora eginda, bere markarik onena.[2] Hafnaui izan zen Tokio 2020an urre olinpikoa eskuratu zuen lehen kirolari tunisiarra eta afrikarra.[3][4]
Kirol ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2018ko Afrikako Gazteen Jokoetan Hafnauik brontzezko domina lortu zuen 400 metroko proban, estilo librean.[5]
Urte berean, Hafnauik zilarrezko domina irabazi zuen Afrikako Txapelketan, estilo libreko 4 x 200 erreleboetako proban, eta brontzezko hiru domina, 800 m-ko estilo librean, 1500eko estilo librean eta 4 x 100 m-ko erreleboetan. [6]
2021ean urrea irabazi zuen Tokioko Olinpiar Jokoetan 400 m-ko estilo librean.[7][8]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Swimming HAFNAOUI Ahmed - Tokyo 2020 Olympics» .. (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Goikoetxea, Jakes. «IZAR BERRIAK BAZTERRETIK» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).
- ↑ (Ingelesez) «A Young Tunisian Shocks The Swimming Field To Win Olympic Gold» NPR.org (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).
- ↑ (Ingelesez) Mirror, The African. (2021-07-25). «Tunisia wins Africa’s 1st gold Olympic medal» The African Mirror (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).
- ↑ (Frantsesez) «JAJ-2018/ Natation/Première journée: la palme aux pays du Maghreb» Africa Top Success 2018-07-23 (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).
- ↑ (Ingelesez) «13th CANA Swimming & Open Water Championships - Algiers (Algeria), 10 - 16 September 2018 - Full set of Results». (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).
- ↑ (Frantsesez) MC. (2021-07-16). «Tunisie : 63 athlètes qualifiés au JO de Tokyo» Webdo (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).
- ↑ «Result: Tokyo 2020: 18-year-old Tunisian Ahmed Hafnaoui takes shock gold - Sports Mole» amp.sportsmole.co.uk (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).