Aho ebakidun neska

Wikipedia, Entziklopedia askea

Aho ebakidun emakumea, japonieraz 口裂け女 kuchisake-onna, Japoniako folklorearen hiri kondaira bat da.

Hiri kondaira honetako protagonista aurpegi alde batetik bestera ebakia eta erdia mozorro batez estalia duen emakume itxurako onryō edo espiritu gaizto bat da. Ustez, bere senarrak ebaki, zatikatu eta eraildako emakume baten espiritua da, mendeku asmoz bizien mundura itzulia.

Espiritu hau ez inoiz emakume, neska edo neskatoengana hurbiltzen, aldiz, bai mutiko, mutil eta gizon gazteengana, bereziki institutu eta unibertsitate ikasleengana.

Emakumeak bere biktimei honakoa galdetzen die: Ederra al naiz?" ("Watashi wa utsukushī nda?") ("私は 美しいんだ?"). Biktimak baietz erantzunez gero, emakumeak mozorroa kendu eta beste behin galdetuko dio: "Eta orain ederra al naiz?" ("Konkai wa nan nano?") ("今度は何なの?"). Ohikoena biktima garraxi egin edo ezetz erantzutea denez, emakumeak, haserre, biktimari ahoa goraizez alderik-alde ebakiko dio. Aldiz, biktimak birritan baietz erantzunez gero, biktimaren ahoa bere ahoaren antzera ebakiko dio. Beste bertsio batzuen arabera, bigarrenez baietz erantzunez gero, emakumeak biktima haren etxeko ateraino jarraitu eta berdin erailko du, "eder" edo "polit" esan nahi duen kirei (きれい) hitzak ia "ebaki" esan nahi duen kiru (切る) hitzaren antzekoa baita, eta baita "ebaki nazazu" edo "ebaki nazan" esan nahi duen Watashi o kiru (私を切る) esaldiarena ere.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]