Ahots-aktore
Appearance
(«Ahots aktore» orritik birbideratua)
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/2/29/Betlem_de_Tirisiti.jpg/300px-Betlem_de_Tirisiti.jpg)
Ahots-aktorea zuzeneko aktuaziotik kanpo (antzerkia, zinema) bere ahotsa edozein euskarrirako erabiltzen duen antzezlea da. Japonian seiyū izena ematen zaie; Europan izen horri beste esanahi zehatzago eman zaio: anime saioteako bikoizketa-aktorea, alegia.
Euskarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aktore hauek euskarri askotan ager daitezke:
- Filmak, baina bere irudia agertu gabe, esaterako narratzaile moduan.
- Bideo-jokoetan.
- Txontxongiloetan.
- Espektakulu desberdinetan.
- Irrati-saioetan.
- Telesailetan.
- Marrazki bizidunetan.
- Publizitatean.
Nahasketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzezle hauen lana beste profesionalenekin nahastu egiten da. Esaterako, nahiz eta lan hurbila izan, ez da bikoizketa-aktorea zeren azken hauek beste antzezle baten jatorrizko ahotsa ordezkatzen baitute eta haien ezaugarriak imitatzen saiatzen baitira.