Edukira joan

Ahoz gora etzanda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Etzanerak

Ahoz gorako etzanera (edo supino posizioa) giza gorputzaren jarrera anatomikoa da, eta ezaugarri hauek ditu:

  • Gorputzaren jarrera ahoz gora etzanda, normalean lurrarekiko plano paraleloan.
  • Lepoa jarrera neutroan, zentroari begira.
  • Goiko gorputz-adarrak enborrari itsatsita eta esku-ahurrak beherantz dituela.
  • Beheko gorputz-adarrak ere luzatuta daude, oinak flexio neutroan eta behatz lodien punta gorantz dutela.

Etzanera horretan, gorputzaren jarrerak espazioaren hiru ardatzekiko definitzen dira :

  • Aurreko/atzeko ardatza: Aurretik aurrekoa edo sabelekoa deitzen zaio (beheko gorputz-adarretan izan ezik, dortsala baita). Atzetik atzealdekoa edo dortsala deitzen da.
  • kranio-kaudal ardatza: Goitik goikoa, garezurrekoa edo zefalikoa deitzen da, eta behetik behekoa edo kaudala.
  • Albotik albora ardatza: erdiko lerrotik erdibitzailea edo barnekoa deitzen da, eta kanporantz (eskuinerantz edo ezkerrerantz) albokoa edo kanpokoa, eskuinekoa edo ezkerrekoa, hurrenez hurren. Eskuinekoa edo ezkerrekoa behatutako gorputzarekiko da beti.

Ahoz gorako etzaneraren kirurgiako erabilerak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirurgian gehien erabiltzen den jarrera da. Abdomena, aurreko lepoa eta goiko gorputz-adarraren kirurgia lantzeko erabiltzen da batez ere. Sabeleko kirurgian, ahoz gorako etzanera hori abdomeneko barne-organoak aztertzeko erabiltzen da, sastaduren bat dagoenean, odoljarioen kasuan eta haurdunaldien kasuan besteak beste.

Erradiologiko erabilerak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso maiz erabiltzen da bizkarrezurreko aurrez aurreko irudi erradiografikoak lortzeko, batez ere bizkarraldeko, gerrialdeko eta sakro edo errain-hezurreko zatienak. Baita beheko gorputz-adarraren aurreko irudietarako ere, oro har.

Beren gaitz edo izaeragatik gibelean edo ohean dauden pazienteetan, ia jarrera erradiologiko guztiak egin daitezke.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]