Ahozko historia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ahozko historia, Historia motarik zaharrena bazen ere, XX. Mendearen bigarren erdira arte ez zuen historialarien artean baliagarritasunik lortu. Gaur egun gero eta gehiago erabiltzen den iturri historikoa da.

Ahozko historia gizabanakoei, familiei, gertakari garrantzitsuei edo eguneroko bizitzari buruzko informazio historikoa biltzea eta aztertzea da, aurreikusitako elkarrizketetan audiogelak, bideoak edo transkripzioak erabiliz. Elkarrizketa horiek iraganeko gertakarietan parte hartu duten edota antzeman diren pertsonekin egiten dira, eta horien oroitzapenak eta pertzepzioak etorkizuneko belaunaldien aurrekari gisa gordeko dira. Ahozko historiak perspektiba desberdinetako informazioa lortzeko ahalegintzen du eta horietako gehienak idatzitako iturrietan ezin ditu bilatzen. Ahozko historia ere modu horretan biltzen den informazioa eta idatzizko lana (argitaratua edo argitaragabea) aipatzen du, sarritan artxibategietan eta liburutegi handietan oinarrituta. Ahozko Historiak (AH) aurkezten duen jakintza berezia da, elkarrizketatuaren ikuspuntuak, pentsamenduak iritziak eta ulermena modu primarioan partekatzen dituelako.

Terminoa batzuetan zentzu orokorretan erabiltzen da gertakari batzuen inguruko informazioari buruz, besteek esaten dutenaren arabera, baina historialariek normalean hori ahozko usadiotzat hartzen dute.

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ahozko Historia erabili da batez ere, beste iturri motak ez zeudenean. Ahozko memoriak, idatzizkoak eta dokumentuak baino gehiago, narrazio handiko gertakari asko jasotzen ditu. Askotan, desitxuratu edota isilarazi izan den hori plazaratzen du Ahozko Historiak. Hala ere, hau ez da ahozko historiaren baliabiderik handiena. Ahozko Historiak pertsonen bizitzen esperientziak berreskuratzen ditu, eta hura da ahozko iturrien aberastasun nagusia. Beraz, subjektibitatera hurbiltzeko aproposa dugu.

Egia da, subjektibitateari dagokionez kritikak jasan izan dituela Ahozko Memoriak. Askoren ustez, iturri horren izaera subjektiboa da iraganaren berreraiketa bat egiteko zilegitasuna kentzen diena. Ahozko iturrien defentsan erabil dezakegun argumentua zera da: ez dagoela islatzen duen iturri objektiborik. Gauzak horrela, Ahozko Memorien subjektibitatea deuseztatu baino landu beharko genuke gizartearen Historia aberasteko.

Ahozko iturrien erabileraren hedapenak historiaren demokratizazioa ekarri duela esan daiteke, hain zuzen ere, behekoen edota baztetuen historiak ezagutzeko laguntzen digulako. Honi beheitiko-ikuspegia deritzogu.

Gai sozial berriak ikertzeko eta ikasteko bide egokia dugu Ahozko Historia. Izenik gabeko eragileen eskarmentuak ezagutzeko eta historiaren aurpegi hurbila erakusteko.

Elkarrizketa ahozko historian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ahozko Historiara hurbiltzeko bidea elkarrizketa da. Baina ez edonolako elkarrizketa. Sailkapen orokor bat eginik bi elkarrizketa mota bereiz ditzakegu. Lehenengoa eredu zuzena edo gidatua da. Elkarrizketatzaileak aldez aurretik prestatu duen galdetegi edo inkesta aurkezten die elkarrizketatuko dituen pertsonei, datu asko eskuratzeko balio du, baina horrela alde batetik testigantzaren berezkotasuna mugatzen da eta bestetik, subjektibitatera iristeko aukerak galtzen dira. Bigarren eredua erdi-zuzendua da. Eredu horretan ez dago aldez aurretik finkatutako galderarik, gai-zerrenda baizik. Zerrenda hori elkarrizketaren joanarekin batera forma hartzen joango da. Beraz, elkarrizketa bakoitzak galdera propioak izango ditu. Nabaria denez, elkarrizketa mota honetan inprobisaziorako abagunea ere badago. Modu honi bizitza-historia metodoa ere deitu ahal diogu. Hau da, elkarrizketatua bere bizitzari buruz hitz egin beharko du hasiera-hasieratik eta horren arabera historialariak galderak egingo dio.

Elkarrizketa egin eta gero[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkarrizketa egin eta gero segurtasun kopiak egin beharko dira eta transkribatu. Pausu hauek burutu eta gero, beste iturri historikoen laguntzaz, elkarrizketa interpretatuko dugu.

Ahozko historia Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian badaude Ahozko Historiaren Metodologia, edo bizitza-historiaren metodoa, erabili dituzten lanak. Egia esanda, behekoen edota baztertuen historiari jarraituz, Euskal Herrian ahozko iturriak erabili dira bereziki emakumeen historia jasotzeko. Horien artean hauek dauzkagu:

  • LLONA GONZÁLEZ, Miren, Entre señorita y garçonne: historia oral de las mujeres bilbaínas de clase media, (1919-1939), Servicio de Publicaciones de la Universidad de Málaga, Málaga, 2012.
  • ANCIZAR, Arantza, Voces femeninas tras la sirena de la fábrica: las trabajadoras de Edesa, 1941-1985, Basauriko Udala, Basauri, 2008.
  • DE MIGUEL, Estibaliz , Relaciones amorosas de las mujeres encarceladas, Universidad del País Vasco. Servicio Editorial, Leioa, 2008.
  • BEORLEGUI ZARRANZ, David, Denon Artean. Entre todas, Getxoko Udala, Getxo, 2018.
  • RINCÓN, Aintzane eta ANCIZAR, Arantza, Ametsak egi bihurtuz : San Nikolas Ikastolako lehen andereñoak (1963-1969), getxoko Udala, Getxo, 2015.
  • DE DIOS FERNÁNDEZ, Eider, Sirvienta, empleada, trabajadora de hogar: Género, clase e identidad en el franquismo y la transición a través del servicio doméstico (1939-1995), Servicio de Publicaciones de la Universidad de Málaga, Málaga, 2019.

Gehiago jakiteko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Altonaga, B., Aranguren, M., Rincón, A. Historiagintzaren ikuspegi berriak. Teoria eta praktika. Bilbo, Euskal Herriko Unibertsitatea, 2017.






Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]