Ailein duinn

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ailein duinn
Jatorria
Egilea(k)Anna Campbell (en) Itzuli
Ezaugarriak
HizkuntzaEskoziako gaelera

Ailein duinn (euskaraz, hitzez hitz, «Alan Beltza» esan nahi du, hots, «Alan izeneko gizonezko ilebeltza») Eskoziako Lur Garaietako abesti herrikoia da. Zehazkiago esanda, Ailean Moireasdan («Alan Morrison», ingelesez) deritzon gizaseme baten maitasunez eta ohorez haren emaztegai Annag Chaimbeul («Annie Campbel») delakoak abestutako aiene doinua da. Hitzak Eskoziako gaeleraz daude, hori baitzen XVIII. mendean eskualde hartako hizkuntza nagusia.

Aipatzekoa da emakumezko ahots eztiz abestutako abesti hunkigarri hau Liam Neeson, Jessica Lange, John Hurt eta Tim Roth aktoreek antzeztutako 1996ko Rob Roy filmako soinu bandaren barnean agertu zela. Bertsioa hau Capercaillie folk talde eskoziarrak moldatu eta abestu zuen.

Gaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1788an Ailean itsasgizona Kanpoko Hebridak uhartediko Harris uhartearen alboan dagoen Scalpay uharterantz joateko itsasoratu zen, han bera eta Annag ezkontzekotan baitziren. Alabaina, bat-batean ekaitz batek itsasontzia jo eta hondoratu zen. Annag, erabat lur jota, handik hilabete gutxira hil zen. Haren gorpua hondartzan aurkitu zuten, bere maitea topatu zuten lekutik ez oso urrun. Hil aurretik, bere laztan galduaren ohorezko aiene doinu hau konposatu zuen.

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskoziako gaeleraz

Gura mise tha fo éislean
Moch sa mhaduinn is mi g'éirigh

Sèist: Ò hì shiùbhlainn leat
Hì ri bhò hò ru bhì
Hì ri bhò hò rinn o ho
Ailein Duinn, ò hì shiùbhlainn leat

Ma 's e 'n cluasag dhuit a ghaineamh
Ma 's e leabaidh dhut an gheamainn

Ma 's e 'n t-iasg do choinlean geala
Ma 's e na ròin do luchd-faire

Dh'òlainn deoch ge b' oil le càch e
De dh'fhuil do choim 's tu 'n déidh do bhathadh

Euskaraz

Zein atsekabetua nagoen
Goizean goiz

Bis (bertso bakoitzaren ondoren): Ò hì, zurekin joango nintzateke
Hì ri bhò hò ru bhì
Hì ri bhò hò rinn o ho
Alan ile beltza, ò hì, zurekin joango nintzateke

Hondarra zure bururdia bada
Algak zure ohia badira

Arrainak zure bela-ohialen diztira badira
Itsas txakurrak zure zaindariak badira

Nik edango nuke, nahiz eta denek higuinduko banindukete ere
Zure bihotzeko odola, zu ito ostean

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]