Liam Neeson
Liam Neeson | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | William John Neeson | ||
Jaiotza | Ballymena, 1952ko ekainaren 7a (72 urte) | ||
Herrialdea | Irlandako Errepublika Ameriketako Estatu Batuak Erresuma Batua | ||
Bizilekua | Londres | ||
Lehen hizkuntza | ingelesa | ||
Familia | |||
Aita | Bernard Neeson | ||
Ama | Catherine Brown | ||
Ezkontidea(k) | Natasha Richardson (1994ko uztaila - 2009ko martxoaren 18a) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Leinua | Redgrave family (en) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Belfasteko Queen's unibertsitatea St Patrick's College (en) | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | zinema aktorea, ahots-aktorea, antzerki aktorea, telebista-aktorea eta aktorea | ||
Altuera | 193 zentimetro | ||
Lan nabarmenak | |||
Jasotako sariak | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | katolizismoa | ||
|
William John "Liam" Neeson (Ballymena, Ipar Irlanda, 1952ko ekainaren 7a), irlandar antzezlea da. Hiritartasun britainiarra eta estatubatuarra ditu.
Familia katoliko xume batean jaioa, boxeolari izan zen gaztetan. Gero, boxeoa utzi, eta ikasten hasi zen, Queen Unibertsitatean hasieran eta Arte Dramatikoko Akademian gero. Antzerkian, antzezlan txikiak egiten jardun zuen, harik eta Dublinera joan eta John Boormanen Excalibur filmarekin zineman debutatu zuen arte. Gero, Londresera itzuli zen antzerkia egitera, baina Hollywoodera joatea erabaki zuen 1987an. Hango hasierak ez ziren batere errazak izan, baina Natasha Richardsonekin ezkondu eta hark aukera eskaini zion Broadwayko Anna Christie antzezlanean lan egiteko. Poeta desagertuen kluba filmeko protagonista izatea lortu ez bazuen ere, ospe handia eman zion Steven Spielbergen Schindlerren zerrenda (1993) filmeko protagonista izateak. Ez zuen, halere, Oscar saririk lortu. Neesonek antzeztutako beste film batzuk hauek dira: The Good Mother (1988), Husbands and Wives (1992), Nell (1994), Before and After (1995), Michael Collins (1996), Les Misérables (1998), Star Wars Episode I: The Phantom Menace (1999) eta Star Wars Episode II: Attack of the Clones (2002).
Filmagintza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Liam Neeson |
- ↑ "Smithsonian Institution", retrieved October 17, 2010
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Ipar Irlandako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |