Edukira joan

Aingeru Guardakoa ermita

Koordenatuak: 43°00′49″N 2°32′22″W / 43.0137351°N 2.5395388°W / 43.0137351; -2.5395388
Wikipedia, Entziklopedia askea
Aingeru Guardakoa ermita
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaEskoriatza
Koordenatuak43°00′49″N 2°32′22″W / 43.0137351°N 2.5395388°W / 43.0137351; -2.5395388
Map

Aingeru Guardakoa ermita Eskoriatzan dagoen XVIII. mendeko ermita bat da, herriaren hegoaldeko irteeran dagoena[1].

Ermitari buruz dauden lehen agiriak 1795ekoak dira. Haietan kontatzen da Kortakozelaia baserriaren ondoan zegoela ermita eta San Martin de Cortacocelaya izena ematen zaio[1]. Urte horretan ordea lekuz aldatu behar izan zuten Madril eta Irun arteko errege-bidearen eraikuntzaren ondorioz[2]. 1857an Aingeru Guardakoa izena agertzen da.

Maiatzaren 15ean San Isidro jaiak ospatu izan dira bertan eta 1960. hamarkadatik aurrera prozesioak egin izan ziren Eskoriatzako parrokiatik Aingeru Guardako ermitara San Isidro santua eramanez. Urtean zehar hiru elizkizun egiten ziren, 2002 artean iraun zutenak[2].

2006an San Isidro eguna berriz ospatzea erabaki zen eta horretarako berriztatze lanak egin ziren eraikinean. Horretaz gain berdegune bat sortu zen errmitaren aurrean eta iturri bat ere ezarri zen[3]. 2008an Zuhaitzaren Eguna ospatuaz zuhaitz ugari landatu ziren inguruan[4].

Oinplano laukizuzena du eta aterpe bat du aurrealdean. Erretaulak hiru zati ditu; erdikoan Aingeru Guardakoa dago, eskuinekoan San Martin eta ezkerrekoan San Isidro[2].

Plaka bana ezarri zen alboetako hormetan honela dioena; "Aingeru Guarda Oinezkoen Zaindari".

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Aingeru Guardakoa - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-27).
  2. a b c Mireia Bikuña. (2017). Aingeru Guardakoa. Puntua, 22 or. ISSN 2443-9738..
  3. «San Isidro egunerako berritu dute Aingeru Guarda ermita - Eskoriatza» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-27).
  4. (Gaztelaniaz) RAMOS, JOXEBI. (2008-05-15). «Los baserritarras de Eskoriatza celebran hoy la festividad de San Isidro» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-07-27).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]