Eskoriatza

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Eskoriatza
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Eskoriatza-4612.jpg
Eskoriatzaren ikuspegia.
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Gipuzkoa
Eskualdea Debagoiena
Izen ofiziala Eskoriatza
Alkatea José Ramón Zubizarreta Alegria EAJlogo.jpg
Posta kodea 20530-20540-20550
INE kodea 20034
Herritarra eskoriatzar
Kokapena
Koordenatuak 43° 01′ 01″ N, 2° 31′ 42″ W / 43.0168367°N,2.5283464°W / 43.0168367; -2.5283464Koordenatuak: 43° 01′ 01″ N, 2° 31′ 42″ W / 43.0168367°N,2.5283464°W / 43.0168367; -2.5283464
Eskoriatza hemen kokatua: Gipuzkoa
Eskoriatza
Eskoriatza
Eskoriatza (Gipuzkoa)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 40,41 km2
Garaiera 255-1160 metro
Distantzia 76 km Donostiara
Demografia
Biztanleria 4.097 biztanle (2016)
(Red Arrow Down.svg -12)
% 50,65 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 49,35
Dentsitatea 101,39 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 4,15
Zahartze tasa[1] % 18
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 38,12
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 79,1 (2011)
Genero desoreka[1] % 9,5 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 8,86 (2013)
Kultura
Euskaldunak[1] % 57,09 (2010)
Euskararen erabilera[2] % 24,7 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera 1630eko urtarrilaren 31. urtea
Webgunea http://eskoriatza.eus/


Eskoriatza Gipuzkoako hego-mendebaldean dagoen udalerria da, Debagoiena eskualdean. 2002ko urriaren 1ean, Eusko Jaurlaritzak monumentu-multzo izendatu zuen hirigune historikoa, Sailkatutako Kultura Ondasuna [3]. 4.097 biztanle zituen 2016. urtean

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerri honetan Aitzorrotz eta Kurtzebarri mendiak ditugu.Deba ibaiak Eskoriatza zeharkatzen du Leintz-Gatzagatik etorrita, eta Urkuluko uharkaren mendebaldean kokatuta dugu herria.

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldean eta ekialdean, Aretxabaleta; mendebaldean Aramaio, (Araba); eta hegoaldean Leintz-Gatzaga eta Arratzu-Ubarrundia, (Araba) mugakide ditu.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Eskoriatzako kale eta auzoak»

Gaur egun Eskoriatza udalerria osatzen duten zazpi elizateak herrixkak ziren garai batean, 1630ean Eskoriatzako Unibertsitatearen sortzearekin batera bildu zirela. Elizate horiek herriko erdigunea baino lehenagokoak dira. Honako hauek dira Eskoriatza udalerria osatzen duten elizateak:

Elizate horietako bakoitzak bere alkatea du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera batean, Eskoriatza Leintz haranaren zati izan zen, Aretxabaleta, Leintz Gatzaga eta Arrasaterekin batera. XIII. mende erdialdetik aurrera, baina, Leintz zatitzen hasi zen, eta, 1331n, bailara hori osatzen zuten herri bakarrak Aretxabaleta eta Eskoriatza ziren, Leintz Gatzaga eta Arrasate hiribildu bihurtu baitziren. 1630ean, Mestak eragin handia izan zuen Aretxabaletak eta Eskoriatzak beste elizateekiko hartu zuten garrantzian.

1630ean, Leintz erabat zatituta geratu zenean, Eskoriatza udalerri bihurtu eta bere alkate propioak aukeratzen hasi zen. Denbora luzea eman zuen Eskoriatzak urtean behin alkatea aukeratzen. Lehen aldia 1630 eta 1655 artean izan zen. 1656tik 1702ra arte, Eskoriatza alkaterik gabe egon zen, 1703tik 1840ra arte, berriz hasi zen urtean behin alkatea aukeratzen. 1739an, 1812an, 1814an eta 1835ean,ordea, bi alkate izan zituen. Hurrengo bederatzi urteetan, 1841etik 1849ra arte, berriz ere alkaterik gabe egon zen. Azken aldia 1850etik aurrera doa. Urtero alkatea aukeratzeko ohitura 1909an amaitu zen. Ordutik aurrera, alkatetza iraunkorragoa izan zen, ordutik Vicente Pagaldai eta Jose Manuel Villar izan dira alkate denbora gehien eman dutenak.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Industria da jarduera nagusia: metalurgia, etxetresna elektrikoen fabrikazioa, sarrailgintza, elikagai-industria eta ehungintza. Basoak, abeltzaintza (behiak) eta nekazaritza (zuhainak, barazkiak).

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskoriatzako biztanleria

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetan Bilduk gehiengo osoa eskuratu zuen (sei zinegtzi hamaikatik). Eskoriatzako Elizateen Elkarteak bi zinegotzi eskuratu zituen, eta EAJ, EB-B eta PSE-EE alderdiak bana zinegotzi. Bilduko Beñat Herce hautatu zuten alkate.

2015eko udal hauteskundeetan, berriz, aldaketa nabarmena gertatu zen udalbatzan. Bilduren ondorengoa zen Euskal Herria Bildu koalizioak botoen % 40 eta bi zinegotzi galdu zituen. Euzko Alderdi Jeltzaleak, berriz, oso gorakada handia izan zuen eta bost zinegotzi izatera igaro zen (lehen bakarra zuen), eta horrela gehiengoa lortu zuen. Eskoriatzako Elizateen Elkarteak zinegotzi bat galdu zuen, Irabazi koalizioak (Ezker Batua-Berdeak taldearen ondorengoa zenak) mantendu egin zuen bere zinegotzia, eta PSE-EEk galdu egin zuen berea. EAJ alderdiko Joxe Ramon Zubizarreta hautatu zuten alkate.

Eskoriatzako udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
5 / 11
867 (% 41,78)
1 / 11
231 (% 12,12)
Euskal Herria Bildu*
4 / 11
640 (% 30,84)
6 / 11
942 (% 49,42)
Eskoriatzako Elizateen Elkartea
1 / 11
246 (% 11,86)
2 / 11
270 (% 14,17)
Irabazi**
1 / 11
183 (% 8,82)
1 / 11
167 (% 8,76)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE)
0 / 11
139 (% 6,70)
1 / 11
226 (% 11,86)
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen.
** 2011n EB-B koalizioa aurkeztu zen.
Datuen iturria: 2015eko eta 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean

Aurreko hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alderdi politikoak 2011 2007 2003
Botoak Zinegotziak Botoak Zinegotziak Botoak Zinegotziak
Bildu  % 48,31 6 - - - -
Eskoriatzako Elizateen Elkartea-Agrupación de Anteiglesias de Eskoriatza (EEE-AAE)  % 13,85 2  % 11,8 1  % 9,2 1
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)  % 11,85 1  % 15,09 2 - -
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)  % 11,59 1  % 12,86 1  % 13,9 2
Ezker Batua-Berdeak (EB-B)  % 8,56 1 - -  % 12,5 2
Eusko Abertzale Ekintza (EAE-ANV) - -  % 32,81 4 - -
Eusko Alkartasuna (EA) - -  % 14,89 2 - -
Ezker Batua-Berdeak/Aralar (EB-B/A) - -  % 8,91 1 - -
Euzko Alderdi Jeltzalea/Eusko Alkartasuna (EAJ/EA) - - - -  % 32,9 6

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1967-Gaur egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015 Joxe Ramon Zubizarreta (EAJ)
2011 Beñat Herce (Bildu)
2007 Pedro Lasagabaster (EAE-ANV)
2003 Juan Carlos Bengoa Munduate (Eusko Alkartasuna)
1999 Edorta Zubizarreta Alegría (EH)
1995 Jose Manuel Villar Kareaga (Eusko Alkartasuna)
1991 Jose Manuel Villar Kareaga (Eusko Alkartasuna)
1987 José Manuel Villar Kareaga (Eusko Alkartasuna)
1983 Julian Urtzelai (EAJ)
1979 Felix Barandiaran Zaldibar (EAJ)

Lehenago, 1967an hil zen arte, Luis Ezeiza izan zen alkate pare bat urtez. Eta, bere legealdian eraikiriko eskolak, bere izena darama.

1630-1703[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fernando Eskoriatza plaza eta Eskoriatzako udaletxea.

Eskoriatza errege-bide zaharraren ertzean, luze garatzen da, XVI eta XVII. mendeetan, eta lehenagoko garaiko aztarnarik ez da mantentzen. Berrogei etxe baino gehiago sail estuetan antolatuak; elementu ikusgarriak dituen ibilbide berezia da. Eraikin gehienek, oro har, ez dute berez balio handirik, baina guztien multzoak itxura berezia dauka, bai eraikinen tipologiagatik, bai beren espazio-formagatik. Bi kale ditu, Aranburuzabala eta Arana, eta horiek ertzetan dituzten eraikin esanguratsuek ibilbide pintoresko bat osatzen dute. Bi kaleen elkarguneak zeharbide ireki bat osatzen du, arkitektura bereziko adierazgarriz josia.

Monumentu-multzoak herri-arkitektura du adierazgarri: zurrezko egituradun etxeak, harlanduzko kanpo-paramentudunak eta morteroz entokatuak. Harearriz landutako kanpo-paramentuak ere badaude baina gutxiago, beheko solairuetan, ertzetan eta inguratuetan batez ere. Esanguratsuak dira harlanduzko erdi-puntuko arkuak, gainaldean armarriak dituztela. Hauek beheko solairu batzuetan daude, han-hemenka, Aranburuzabala kalean hiru eta Arana kalean beste hiru. Horietako batzuk narriatuta daude, eta beste batzuek apaingarri aberatsak dituzte. Hutsune gehienak baoburudunak dira: batzuk harrizko inguratuen angeluetan belarriak dituzte; beste askok, berriz, entokatu bidez eginiko irtenuneak inguruan. Orokorrean, honako tipologia da nagusi: atariperik gabeko beheko solairua eta beste bi solairu, fatxada laua hegalkin txikidun balkoiekin, hauetako batzuk hartxabalezkoak direla. Eraikuntza heterogeneoa da eta hormigoiz eginiko luzapen eta eraberritzeak ere ikus daitezke. Sailetan banatuta egoteak multzo lineal baten itxura uniformea izatea eragozten du. Osotasunean, herri-arkitekturak garrantzi handiagoa du arkitektura jasoak baino; ez da oso uniformea, eta gutxiago agertu arren, oso kalitate onekoa da.

San Viator komentua izandakoaren kalostra, egun Huhezi eskola.

Eraikinak bi zati dituen ardatz baten inguruan kokaturik daude, hasierako, erdiko eta amaierako puntu esanguratsuekin:

  • Otadui etxea edo Arrosario Santuko ospitalea monumentu barroko-klasizista da, XVII. mende hasierakoa, erlijio- eta zerbitzu- arkitektura zibilaren tipologia duena. Bere presentzia ederraz ibilbidearen hasiera adierazten du, hego-mendebaldeko muturretik, Leintz-Gatzagatik.
  • Aranburuzabala kalea Otadui etxetik behera jaisten da Deba ibaia zeharkatzen duen zubiraino. Etxebizitza-ilara batez osaturik dago, batzuk XVI. mendekoak, lursail estuetan eraikiak. Herri-arkitektura da, harlanduzko eta harrizko fatxada entokatuak dituzten etxez osatua, hutsuneak gehienetan baoburudunak direla; halere, erdi-puntuko arkuak ere badira eraikin batzuen sarreretan. Estilo gotiko-pizkundetarra du, zenbait eraikin neoklasiko ere baditu, eta altuera nagusia beheko solairua eta beste bi solairu dituena da. Nabarmenak dira Aranburuzabala kaleko 4, 9 eta 13.eko etxeak, XVI. mendeko elementu eta arku eta guzti; baita 18. zenbakiduna ere, XVIII eta XIX. mendekoa.
  • Aranburuzabala eta Arana kalea elkartzen diren tokia inflexio-puntu bat da kale horien ibilbidean eta espazioaren ikuskeran. Espazioa zabaldu egiten da, Deba ibaia zabaltzearen ondorioz, eta batez ere, eraikin nagusiak bigarren mailara pasatu direlako, lerrokadurak aldatuta eta eraikitzeko gune berriak sortuta. Leku horretan daude honakoak: San Pedro eliza, XVIII. mendeko eraikin barrokoa, Aranburuzabala kalera ematen duen fatxada nagusian arkupe bat duena; eta horren aurrean, Gaztanadui jauregia, XVII. mendeko egoitza barroko garrantzitsua. Eremu hori da ibilbideko punturik beherena. Gune garrantzitsua da, Aranburuzabala kalearen bistarako errematea baita. Eraikuntza berrien presentziak eta inguruan dagoen orube hutsak hirigune historikoa itxuraldatzen dute.
San Viator komentua izandakoaren fatxada, egun Huhezi eskola
  • Arana kalea zubitik hasi eta udaletxeko plazaraino igotzen da pixkanaka. Kale gisa bereiztea ez da erraza, izan ere, San Juan kalearen -zubitik gertu dagoena- eta udaletxeko plazaren artean orube huts bat baitago. Horrek zera dakar, Arana kalearen alde batean muga zehatzik ez egotea. Kalearen bestaldea etxebizitza-ilara batez osaturik dago, horiek mende askotakoak dira eta lursail estuetan eraikita daude. Etxebizitza-arkitektura da, osagai landuak dituena, gehienak barrokoak eta herrikoiak, harlanduzko eta harrizko fatxada entokatuak dituzten zurezko etxez osatua. Hutsuneak gehienetan baoburudunak dira; halere, erdi-puntuko arkuak ere ikus daitezke eraikin batzuen sarreretan. Estilo erabat anitza dauka, XVII eta XVIII. mendeetako eraikinekin. Gehienek beheko solairua eta beste bi solairu dituzte. Honakoak nabarmentzen dira: Jose Aranaren etxea, XVI. mendeko arku eta osagaiak dituena, eta Kuriaren etxe barrokoa, XVIII. mendekoa, eta Arana kaleko 14koa, XVII. mendekoa.
  • Fernando Eskoriatza plaza Arana kalearen amaierara zabaltzen da. Plazan XIX. mendeko eraikin neoklasiko bat da nagusi: udaletxea. Plazaren aurrean, Arana kalean, etxebizitza neoklasikoak daude. Udaletxeari begira jarriz, ezkerraldean, Zalbidegoitia jauregia dago, XVIII. mendeko etxebizitza barrokoa. Jauregia plazan ez da asko nabarmentzen, baina atzealdean arkuteria azpimarragarria dauka. Plaza beheko solairu eta bi garaieradun etxebizitzek eta Hidalga kaleko 4. ko duen eraikinak osatzen dute. Azken horrek harlanduzko fatxada dauka. Zalbidegoitia jauregiaren atzealdea eta Gaztanadui kalearen hasiera dira bide-ardatzaren amaiera; bide-ardatz hori eraikuntza bereziek, etxebizitzek eta hiri-espazioek osatzen dute, errege-bide zaharraren inguruan.

Honakoak ere daude ikusgai Eskoriatzan:

Hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arizmendi ikastola Eskoriatza eta Aretxabaleta artean sortu zuten Arrasateko zentro batekin 1999an bat egin ondoren. Gaur egun bailarako ikasle ugari bertan ibiltzen dira. Lehen hezkuntzari dagokionez, Luis Ezeiza ikastetxea ere nabarmentzekoa da.

Azkenik, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak (HUHEZI) Eskoriatzan dauka egoitza nagusia, Mondragon Unibertsitatearen baitan.

Eskoriatzar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eskoriatza Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa