Edukira joan

Ainhoa Alberdi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ainhoa Alberdi
Ainhoa Alberdi, zentroan, Iraia Eliasekin antzezlan batean. 2010.
Bizitza
JaiotzaZarautz1969ko urtarrilaren 14a (56 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea, sortzailea eta dantzaria
IMDB: nm9858221 Edit the value on Wikidata

Ainhoa Alberdi (Zarautz, 1969ko urtarrilaren 14a - ) euskal aktorea, sortzailea eta dantzaria da.[1] Antzerkiari lotuta egin du bizitza osoa, eta hainbat talde eta proiektutan hartu du parte. Zuzendari lanetan ere aritu da Gernikaren heriotza, Txikago kluba (kale antzerkia), Marmarrak (bakarrizketa) eta beste hainbat lanetan. Zarauzko Alproja taldeko kide da 1995. urtetik, baita KALERKI (Nazioarteko Kale Antzerki Topaketak) jaialdiaren antolatzailea ere.[2][3]

Txikitatik bizi izan du antzerkia. Umetan txikiagoak zirenei txotxongiloa egiten zien, lagun batzuekin batera. 13 bat urterekin Zarautzen Irrintzi taldeko kide ohi batzuek egindako lan batzuetan hartu zuen parte. Gero, Algara taldean eman zituen urte batzuk Mikel Barrentzorekin.[3]

Nahiago izan du gorputz adierazpenean gehiago oinarritutako antzerkia, gidoi txikiagoa duena. Zorroagan Antzerti izeneko eskolan izena emateko zorian egon zen. Psikologia ikasten hasi zen eta albo batera utzi zuen antzerkia. Unibertsitatean ere irakasle batek psikologia eta antzerkia lotzen zituen irakurgai batzuk gomendatu zizkion behin eta garbi ikusi zuen horixe zela bere bidea.[3]

Psikologiako laugarren urtea egitera Bartzelonara joan zen. Urte hartan antzerki tailer bat egin zuen. Bartzelonatik etorrita, ikasketak amaitu eta psikoterapia egin zuen, psikoterapia bioenergetikoa. Gorputzarekin, energiarekin, arnasketarekin eta gorputzeko blokeo emozionalarekin zerikusia duen adar bat da bioenergetika. Horrek gorputzarekin, emozioekin eta mugimenduarekin jarri zuen harremanetan. Antzerkiarekin zerikusia bazuela konturatu zen.[3]


Ainhoa Alberdiren hitzetan:

“Antzerkiak probokazio puntua izan behar du, hau da, astintzailea eta zirikatzailea.”[4]

Urtea Títulua Zentro - Irakaslea
2018 Maskarak Pablo Inarluzea
2018 Performance Espe Lopez
2015-18 Butoh dantza Lee Rizdome, Jonathan Martineau, Matilde Ciria
2015-17 Kontakt dantza Cristiane Boullosa, Diana Bonilla
2010-11 Adierazpen-maskarak Family Flo
1999-2001 TAE Donostia

Lan ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo haurra izan ondoren, espresiogunea izeneko tailer batzuk egin zituen EHUn. Gero, Patxi Santamaria aktore zarauztarrak eskaini zion eskoletan antzerkia emateko aukera eta batera, Zarauzko Olerti Etxean antzerki lan batean parte hartzekoa ere. Paul Austerren Ezkutalekua obrarekin eta beste lantxo batzuekin hasi eta orduantxe ikusi zuen profesionalki aritzeko aukera. Sasoi hartan Idoia Etxeberria Elortzaren Bakartxo bakarrizketa egin zuen. Ez zen familiako lehena izan, aitonaren anaia batek ere bakarrizketak egiten zituen eta.[3]

2004 urte inguruan bere kontura antzerki ikastaroak eta espresio tailerrak ematen hasi zen haur, gazte zein helduei. Ematen dituen antzerki eskoletan, batez ere, gorputz adierazpena lantzen du.[3]

Kalerki udako Nazioarteko Kale Antzerki Topaketa jaialdian aktore izan da eta antolatzailea izatera ere pasatu da. Klerki dela eta, hauxe esan zuen:

Kalera irten eta inprobisatu, saltsan ibili... jendearen hurbiltasuna izugarria da eta energia hori ukitu egiten duzu. Agertokian ere gertatzen da hori, baina kalean desberdina da; jendea gainean daukazu, gauzak esaten dizkizu, entzun egiten dituzu, horrekin jolastu behar duzu, publikoa ere antzezle bihurtzen da-eta. Hori da kaleko magia, hori da Kalerkiko egunetan sentitzen dena kaleetan.[3]

Besteak beste, lan hauexetan hartu du parte:[5]

Antzerkia

Urtea Lana Konpainia Zuzendaria
2024 Ilargiaren alabak[6][7] Pez Limbo
2018 A. Lurpan Ttakteatroa+ Kolektiboa Amancay Gaztañaga
2018 Zanbuia Metrokoadroka Metrokoadroka
2017-18 Oxid[4] Pez Limbo Raul Camino
2016 Mr señora Metrokoadroka Metrokoadroka
2013-14 Gabrielen lekua sentikaria Metrokoadroka, Kolektiboa Metrokoadroka
2013 Zertarako hegoak Metrokoadroka Metrokoadroka
2012 Eta orain ze? Ttak teatroa Ttak teatroa, Miren Alcala
2011 Inorako bidea Kukubiltxo Aristides Vargas
2009-11 Jules Verneren azken bidaia Gorakada Alex Diaz
2008-18 Zapatak Ttak teatroa Ainara Gurrutxaga
2008-12 Eta Karmele? Ttak teatroa Ttak teatroa
2008-10 Irudimenezko hiria Gorakada Alex Diaz
2003-04 Erpurutxo Achiperre teatroa Achiperre
2003 Olentzero sua hilda Hegohaize
2002/2003 Titibiliti Bederen 1 I. Tolosa
2001/2004 Bakartxo Bederen 1 P. Santamaria
2001 Vaya marcha de asilo Hegohaize
2001 Agur bihemia Olerti etxea
2001 Indartsuena Olerti etxea
2001 Libra bat kobratu nahi Olerti etxea
2000/2002 Recitales de poesía Olerti
2000/2001 Los abuelos no deben... Bederen 1 I. Tolosa
2000/2001 Ezkutalekua
Urtea Lana Katea Kategoria Zuzendaria
2007-08 Pilotari ETB1 Pertsonaia Emilio Mcgregor, Egoitz Rodriguez
2007 Cuentame TVE Pertsonaia
1998/1999 Goenkale ETB 1 Figurazioa
Urtea Lana Zuzendaria Rola Ekoizlea
2017 Zain (film laburra) Pello Gutierrez Protagonista Zazpiterdi

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]