Aintzira berdea (Bolivia)
Itxura
| Aintzira berdea Laguna Verde | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Garaiera | 4.300 m |
| Mota | aintzira gazia |
| Azalera | 3,4 km² |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 22°47′42″S 67°50′06″W / 22.795°S 67.835°W |
| Estatu burujabe | |
| Boliviaren banaketa administratiboa | |
| Province of Bolivia | Sud Lípez probintzia |
| Hustubidea | lurrunketa |
Aintzira berdea (gaztelaniaz Laguna Verde) Boliviako Potosiko ordoki andetarrean dagoen aintzira bat da, Fernando Abaroa Andetar Faunaren Erreserba Nazionalaren barnean.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]3,7 kilometro luze, 2,3 km zabal eta 5,2 kilometro karratuko hedadura dira bere neurriak. Aintzira zuriarekin, itsasarte txiki baten bidez lotuta dago. Bere kostaldeak, 10 kilometroko ingurubira edo perimetroa du.
Kolorea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Esmeraldaren moduko berde kolorea du, bertako urak duen magnesio ugariagatik.
Turismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gainera, toki turistiko ospetsu bat da, Likankabur sumendiaren oinean baitago, munduko sumendi aktiborik handienetako bat, bere kraterrean, gainera, munduko aintzirarik altuenetako bat duena.
