Edukira joan

Aisialdi-talde

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aisialdi-talde batek antolatutako ekitaldia, Donostia, 2016.

Aisialdi-taldeak auzo, herri edo komunitate bateko haur eta gazteen suspertze soziokulturalerako taldeak dira, gazteen aisialdirako jarduera eta ekitaldiak antolatzen dituena, udalekuak eta txangoak esaterako, eta gehienetan boluntariotzan oinarrituta, begirale gazteei esker. Eskautismo mugimenduarekin antzekotasunak baditu ere, aisialdi-taldeen sorrera eta garapena 1960ko hamarkadatik aurrera gertatu zen, Paulo Freire pedagogoak herri hezkuntzaren ideiak plazaratu zituenean.

Euskal Herrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Egizu Getxo euskaldun aisialdi-taldeak antolatutako irteera. Horrelako taldeek, besteak beste, euskararen erabilpena aisialdian sustatzea dute helburu.

Talde erlijiosoei, ikuspegi politiko edo kultural jakin batzuei edota kirol talde batzuei lotutako aisialdi-taldeak daude.

Euskal Herrian nabarmena izan da talde hauen garapena, Eliza Katolikoaren ekimenez parrokiaz parrokia eta euskararen aldeko mugimenduari esker, auzoan eta herrian txertatuta betiere. Egun, herri eta auzo gehientsuenetan aritzen dira talde hauek, euren ezaugarri edo filosofiari buruz hainbat elkartetan bildurik (adibidez, Bizi Alai Taldeak izeneko elkartean Eliza Katolikoaren Gipuzkoako aisialdi-taldeak biltzen dira). Hezitzaile eta begiraleak trebatzeko eskolak ere badaude (izaera katolikoko Hezkide Eskola, adibidez).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]