Aita kartzelan duzu

Wikipedia, Entziklopedia askea

Aita kartzelan duzu euskal abesti abertzalea da, Telesforo Monzónek sortutako hitzak eta doinua dituena, Pantxoa eta Peioren ahotsarekin famatua. Izen bereko diskoan argitaratu zen, 1971n.

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zatirik ospetsuenetariko bat besterik ez dugu aipatuko, Monzónek sorturiko hitzak oraindik egile eskubideen pean daudelako: Frantzian sortu zituen, Frantziako legean egile eskubideak egilea hiltzen denetik 70 urteko indarraldia du, eta Monzón 1981ean hil zen.[1]

« Aita kartzelan duzu,

ama ixkutuan duzu.
Euskal Herriaren gain, haurra,
gaur iguzkirik ez duzu.
Euskal Herriaren gain, haurra,
gaur iguzkirik ez duzu.

»
Telesforo Monzón

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Wikipediagileak: «Législation française sur le droit d'auteur», Wikipedia, l´encyclopédie libre. 2010-10-21ean eskuratua.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]