Aitzgorriko etxea (Pío Baroja)
Itxura
La casa de Aitzgorri | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Pío Baroja (1900) |
Argitaratze-data | 1900 |
Generoa | Eleberri hizketatua |
Jatorrizko izenburua | La casa de Aitzgorri. Novela en siete jornadas |
Hizkuntza | Gaztelania |
Herrialdea | Espainia |
Orrialdeak | 159 |
ISBN | 9788423972203 ISBN: 9788423972203 |
Euskaraz | |
Izenburua | Aitzgorriko etxea. Eleberria zazpi jardunaldietan |
Aitzgorriko etxea. Eleberria zazpi jardunaldietan (gaztelaniaz: La casa de Aitzgorri. Novela en siete jornadas) (1900), Pío Barojaren Eusko Lurra (tetralogia)ren lehendabiziko eleberria da, Labrazgo maiorazkoa (1903), Zalakain abenturazalea (1908) eta Altzateko jaun-en kontu zaharra (1922) nobelekin batera.
Eleberri hizketatua edo dialogatua da, zazpi atalez osaturik.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Istorioa, Arbea izeneko alegiazko herri batean gertatzen da, non Aitzgorritarren etxea kokatzen den.
Aiztgorri familiak, Luzio patriarka abaildua buru duela, porrot eginda dagoen destilategi bat dauka Arbean. Luzioren alaba, Ageda, negozioak bizirik iraun dezan saiatuko da, Mariano Unzuetaren laguntzarekin (burdinola baten jabea eta Agataz maitemindurik dagoena).