Altzateko jaun-en kontu zaharra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Altzateko jaun-en kontu zaharra
Datuak
Idazlea Pío Baroja
Argitaratze-data 1986
Generoa Eleberri hizketatua
Jatorrizko izenburua La leyenda de Jaun de Alzate
Hizkuntza Gaztelania
ISBN 978-84-8136-453-8 ISBN: 978-84-8136-453-8
Euskaraz
Izenburua 'Altzateko jaun-en kontu zaharra'
Itzultzailea Patxi Apalategi
Argitaratze-data 1986

Altzateko jaun-en kontu zaharra, jatorrizko edizioan La leyenda de Jaun de Alzate (1922), Euskal Herrian Pío Barojaren eleberrietako ezagunetariko bat da. Eleberri dialogatua da eta gaia historiko-mitologikoa da. Liburu honetan Pio Barojak Euskal Herriari buruzko zituen ideia asko azaldu zuen. Frankismoaren azken urteetan zabalkunde handia ezagutu zuen liburu honek eta pertsonaia nagusiari Xabier Letek abesti bat eskaini zion, "Altzateko Jaun".

Itzulpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gutxienez bi bertsio ezagutzen dira:

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prosaz idatzitako poema bezala definitua izan da. Liburu hau Barojaren krisialdi une batean idatzia dago: berrogeita hamar urte bete behar zituen garaian, gaixotasun larri bat gainditu ondoren eta hiloba baten heriotza gertutik bizi izandakoan.[2] Liburuaren protagonista Altzateko Jauna da, Barojaren beraren alter ego, eta Erdi Aroaren giroan kokatzen da. Jauna familia onekoa eta borrokalaria da, Bidasoa inguruan bizi dena. Bere lagunekin batera ibaiaren inguruko paisaiak eta pertsonaiak, errealak zein mitikoak, jasotzen ditu eta, halaber, bere Euskal Herri ideala azaltzen du. Gure herriaren errealitatea, Altzateko Jaunaren arabera, neurri handi batean kristautasunaren eraginez, desegiten ari den pertsonalitate batena da. Historia osoa fantasian eta irrealitatean murgiltzen da nahiz eta askotan iritzi ironikoak eta, batzuetan ere, sarkastikoak azaldu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]