Aitzinindoeuropar mitologia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Aitzinindoeuropar mitologia aitzinindoeuroparrei lotutako mito eta istorioen multzoa da. Mito eta istorio horien zuzeneko lekukotasunik ez dagoen arren, indoeuropar herrien arteko praktika erlijioso eta jainkoen artean dauden antzekotasunetatik abiatuta berreraiki dira. Badirudi aitzinindoeuroparrek erlijio politeista zutela.

Antzinako mitologia haren zantzuak daude indoeuropar herrien erlijio eta hizkuntzetan, hipotesitzat mitologia hori nolakoa zen ondorioztatzeko bidea ematen dutenak, nahiz eta edozein xehetasun suposaketa baino ez den. Indoeuroparren arteko antzeko ohitura erlijiosoek herentzia erlijioso komun baten zantzuak eman ditzaketen arren, ez da segurua hala denik. Praktika horietako batzuk eboluzio prozesu paralelo batean agertuak izan daitezke.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]