Aker (Saski Baskonia)
Aker Saski Baskonia taldearen maskota da. Akerraren itxura du eta partidatan ikusleak animatu eta entretenitzen ditu[1].
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Josean Kerejetak Baskoniako presidente izendatu zutenean talde handia bihur zedin NBAko hainbat talderen marketing estrategiak aplikatu zituen. Horien artean taldea animatuko zuen maskota bat zegoen eta ideien lehiaketa bat antolatu zen. Oinarrien artean idatzirik zegoen aukeraturiko pertsonaia taldeko armarrian ere agertu behar zela eta horrela sortu zen "Aker" maskota eta diseinuan akerra zuen armarri berria[2]. 1988an sortu bazen ere 1989-90 ligako partida batean egin zuen aurreneko agerpena, CAI Zaragozaren aurkako partidan hain zuzen ere. Mendizorrotzako saskibaloi kantxan izan zen[2].
1990an Baskonia Araba pabiloira aldatu zen eta Akerrek ere itxura aldatu zuen, kolore hori bizia hartu zuen. 1992an itxura aldaketa berri bat izan zuen, NBAko maskoten antz handiagoa hartuz, eta ordutik ez du aldakeeta nabarmenik izan[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Lazkano, B.. (2011-03-03). «Un símbolo del Baskonia» Diario de Noticias de Álava (Noiz kontsultatua: 2023-05-24).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) Ramos, Rubén Gazapo. (2020-12-04). «Aker: historia de la mascota más veterana de la ACB» Gasteiz Hoy (Noiz kontsultatua: 2023-05-24).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Saski Baskonia | ||
---|---|---|
Kideak: Saskibaloi jokalariak • Entrenatzaileak • Presidenteak |