Akh
Akha (edo aja), antzinako egiptoarren ustetan, gizakiaren elementuetako bat izan zen, egiptoar mitologiaren historian zehar esanahiz aldatu zuen arren. Haien iritziz, giza izpirituaren osagaiak hauek ziren: ib, ka, ba, akh, ren eta sheut. Hasieran, karen eta baren bateraketa aldaezina zen, izpirituaren beste zatiak, egiptoar mitologian, gorputz fisikoaren heriotzaren ondoren batasuna sortzen zuena. Adiera horretan, mamuaren antzekoa zen.
Ondorengo sinesmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Horren ondoren, akharen zati izatera pasa zen, beste pertsona, jainko eta animalien akh multzoa. Ikuspegi horrekin, pertsonak behe mundu Duatean jainkoekin bildutakoan izan behar zuen itxura zen, hilezkorra eta aldaezina.
Geroago, ka, heriotzaren ondoren, akharen eta baren arteko aldaketatzat hartu zen, barekin batzea akha sortzekoaren aurkakoa. Sinesmen horren barnean, akha denbora batez behe munduan egoten zen, itzuli eta ka gisan berraragiztatua izateko, beste ba batekin.
Akh eta baren banaketa eta ka eta baren bateraketa heriotzaren ondoren lortzen ziren, hil testu eta sorginkeriekin, indarra ekartzearen xedearekin. Behin hori lortuta, ziurra zen pertsona hori ez zela "bigarren aldiz hilko", hots, haren existentziaren amaiera ekarriko zukeen heriotza.