Mamu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hamlet eta bere aitaren mamua.

Mamuak kultura askotako folkloreetan, eta Euskal Mitologian ere, ustezko izpiritu edo arima haragigabetuak dira, bizien artean modu nabarian (adibidez itxura ikusgarri bat hartuz, soinu edo usaiak sortuz edo objektuak mugituz, poltergeista) agertzen direnak (ez ordea modu sakratu edo hierofanian) bizi zirenean joaten ziren tokietan edo gertuko pertsonekin elkartuz. Sineskeriaren motarik ezagunenetako bat da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikusi dituztela dioten pertsonek giza formako silueta edo itzal bezala deskribatzen dituzte, oro har ilun edo zurixkak, ez oso garbiak edo lainotsuak, giza formakoak, izaera immaterialekoak eta gardenak batzuetan, flotatzen dutenak eta euren oinetan soslai zehatz bat izan dezaketenak ala ez. Euren agerpenak ez du segundo batzuk baino askoz gehiago irauten, oso gutxitan minutu bat, eta gertatzen denean tenperatura nabarmenki jaisten da, batzuetan usai sarkorrekin, zarata, kolpe, musika edo ahotsekin batera. Euren agerpenak inguruan dauden gizakiengan ondoren nolabaiteko nekea edo depresioa eragiten du; neur daitekeen karga elektromagnetiko bat dute.

Elezahar etiologikoak bezala, toki, elezahar edo mito batekin lotuta daude; batzuk, hondarrekoak deritzenak, beti gauza berberak egiten dituzte modu errepikakorrean, eta horien jarrera ez da komunikatiboa; beste batzuetan bai da kontzientea, baina iheskorra izaten amaitzen du, bizidunen aurrean beldurra edo ezinegona izan dezaketela esateko punturaino; gutxi batzuk baino ez dira ongileak edo gaiztoak. Batzuetan harresi solidoak zeharkatzen ikusi eta grabatuak izan dira; batzuk arinak diren objektuak mugitu edo garraia ditzakete. Perspektibaren legeak jarraitzen dituzte, ikusiak diren tokiaren arabera; askok solidoak eta opakoak dirudite, filmatuak izan daitezkeelarik; ispiluetan islatzen dira eta euren mugimenduekin sinkronizatutako hotsak sortzen dituzte (pausoak etab...). Oro har pertsona biziak bezain errealak dirudite, baina tarte mugatu batean baino ez.

Helena Petrovna Blavatski (1831 - 1891) idazlea, okultista, teosofoa errusiarra eta Elkarte Teosofikoaren sortzaileetako bat (1877ko erretratua New Yorken).

Pertsonaren batzuk, iragarle, medium, azti edo xaman deiturikoak, sarri ikusten dituztela edo haiekin hitz egin dezaketela diote; era berean, nekromantzia edo nigromantzia deritzen praktikek hildakoak laburki berriz haragizta ditzaketela diote. Tradizioaren arabera mamuak jantzi ezberdinekin agertzen dira, gutxi gora-behera euren heriotzarekin lotutakoa (mendebaldeko literaturaren klasikoa krobitxeta edo hil izara da); unea ezberdina izan daiteke, arrunki ilunabarrean, gauerdian, ilbetean, ordu zehatz batean edo data zehatz batean izaten da, oro har gauez, baina badaude agerpenen batzuk ustekabean edozein unetan agertzen direnak, baita eguerdian ere. Parapsikologoek hondarrekoak eta kontzienteak bezala sailkatzen dituzte. Hondarrekoek beti gauza berbera egiten dute eta ikusten dituztenekiko erabat arrotz agertzen dira. Kontzienteek, berriz, izaera komunikatiboa dute eta pertsona biziekin elkarreragina izan dezakete. Zeremoniaren batzuk, exorzismoek kasu, denbora batez edo behin betiko urruntzeko ahalmena dute.

Fenomenoaren ikastunek pertsona bizien mamuak ere badaudela diote (bilokazioa, doppelgangerra, fetcha) eta animalien mamuen agerpena ere dokumentatzen dute (Zakur beltza, Dipa, Pesanta eta Cadejoa beste batzuen artean), baita itsasontzi, tren, hegazkin, etxe eta herri mamuak, baita objektu mamuak ere, tsukumogami japoniarrak edo linterna (chōchinobake eta eguzkitakoen karakasa etxetarrak.

Bakarrik ager daitezke, arruntena dena, edo taldeak osatuz, kopuru handian. Euren agerpena batzuetan gertatu behar den zeozer positibo edo negatiboaren adierazle da. Hezur-haragizkoak ere badaude: 1937an Zora Neale Hurston folklorista estatubatuarrak Haitin Felicia Félix-Mentorren kasua entzun zuen, 1907an hil eta lurperatua izan zena, eta hogeita hamar urte beranduago oraindik bizirik zegoena zombi erdikontziente bezala animismo vuduan ohi erabiltzen diren tetradotoxina, datura edo estramonio droga/pozoien dosi erdihilgarrien erabileraren ondorioz, denbora baterako paralisia eta eromen iraunkorra eragiten dituztenak. Eskizofrenia bezalako gaitzek edo drogek eragindako beste haluzinazio bisual edo auditiboek edo amorrua edo katalepsia bezalako gaitzek eragindako bat-bateko berpizteek ere badirudi agerkarien, revenanten, banpiroen eta ez hildakoen elezaharrak sortu dituztela aurreiritzi kognitiboen eta tradizio kulturalen ondorioz horretara aurreprestatutako pertsonengan. Beste alde batetik, desagertutako edo anputatutako giza gorputzeko zatiak garunak zati-mamu bezala nabari ditzake. Mamu bat, deien, aztikerien edo arima herratu baten bidez gure munduan harrapatuta dagoen izpiritu bat ere izan daiteke.

Fenomeno honi buruzko azalpen batek, egungo fisikaren eta naturaz gaindiko sineskeria honen arteko bateratze arin bat ahalbidetzen duena, 1945etik aurrera munduko zenbait tokitan tresneria fidagarriarekin eginiko esperimentuetan oinarritua, pertsona bat hiltzen den unean, nolabait informazio kuantikoa mantentzen dela iradokitzen du, bizidunaren eredu molekularra, zein, espazio, toki eta energia faktore egokien bidez (ioi positiboen motako energia maila egokiak dituzten tokiak) gorputz bat balu bezala agertzen den (arrunki ektoplasma bezala ezagutzen den forma material lausoa) ekintza batzuk egin ahal ditzakeelarik (zaratak, objektuak mugitzea, agerpenak), neurri handi batean toki horretan dagoen ioi positiboen eremuaren boltaia eta intentsitatearen araberakoa dena. Teoria honen funts nagusia espazioan eginiko edozein ekintzak energia iturri bat behar duela da, hau, nolabait, espektroak karga elektroniko askeez elektromagnetikoki saturatutako toki hauetan "birkargatzen" duelarik (airean edo beste substantzia batzuetan dauden elektroi solteak). Aipaturiko gorputz lauso horrek espektroari pertsona bizi batenaren antzeko sentsazioak emango lizkioke, jakina bere mugekin, baina sentsazioak edozein kasutan, honek espiritismoko sesioetan hartutako psikofoniek eta beste anomalia batzuk "hotza dut" edo "zer egiten ari naiz hemen?" bezalako esaldi amaigabe edo zentzugabeak eragiten dituzten kasuak azalduko lituzkeelarik. Edonola ere, hau aspaldi hildako pertsona baten isla holografiko-elektronikoa baino ez litzateke izango.

Mamuak Euskal mitologian barne[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ethel Post-Parrish mediuma Silver Belle espiritua agerrarazten
Argazkian Ethel Post-Parrish mediuma Silver Belle espiritua erakartzen, ondoren trikimaina bat zela argitu zen

Kristau kutsua arima argi baten irudikapena dela badio ere errealitatea, Euskal Herriko sineskerietan behintzat, arimak azaltzen diren ohizko modua itzala izaten da elezaharretan. Hitz ahal dezaketen itzalak beldurgarritzat dituzte elezaharrak, itxuraz eraldatzeko ahalmena badute ere baino bere boterea gaueko erresuman du bere lekua.

Euskal mitologian barne sartu ditzakegun elezaharrek zigorturiko hildakoen arima dela adierazten dute. Gehienetan gizabidearen aurkako jokabideak dira egoera honetara daramatzatenak.

Mezarik jaso ez duen hildakoa, hil baino lehen mugarria lekuz aldatzen duena, gutiziak bultzatuta dirua ezkutatzen duena... bekatariak, gizabidearen aurkariak azken finean, oro har mamu bihurtzen dira.

Mutil beldurgabearen elezaharrean, Atauneko bertsioaren arabera, Elkorri-n etxe huts bat bazegoen, ingurukoen esanetan mamu bat zeukana eta honegatik inork ez zuen han sartu nahi. Mutil beldurgabea holako gauzatan sinesten ez zuenez eta gaua kanpoan ez igarotzeagatik etxe barruan sartu zen. Sutondoa piztu eta gutxira inondik zetorren ahotsa batek "Eroriko naiz hala ez naiz eroriko?" galdetu zuen, "Nahi badek bai, eta nahi ez badek ez" erantzun zion mutilak, eta hori esan ondoren buru bat erori zan tximiniatik bera sutondora. Gaua haurrera zihoala ahots berbera galdera berdina egin eta mutilagandik erantzun berdina jaso zuen, eta erantzun bakoitzeko gorpuaren zatiak tximiniatik behera erortzen zihoazen arabera gizon bat osatzeko gorputza zati haina elkartu ziren sutondoan. Denbora pasan mutilak gorpuaren atalak sukaldeko burdin batez baliatuta bere lekuan jartzen hasi zen eta bukatu orduko gorpuak altxa eta "Banaiz baina ez naiz" esan zuen eta mutilak "Bazara, baina izan nitaz zazpi estatuta urrun eta haurrean" erantzun zion. Orduan aitzurra bat seinalatzen "Hartu ezazu" agindu zion gorpuak eta "Hartu ezazu nahi baduzu" erantzun zion mutilak. Aitzurra hartuta "Goaz kanpora" esan zuen gorpuak, eta hala egin zuten. Kanpoan iturri bat zegoen eta gorpuak "Zulatzazu hemen" agindu zion mutilari eta mutilak "Zulatzazu zuk nahi badezu" erantzun zion. Gorpuak hala egin zuen han ezkutuan zegoen altxorra bat agerian utzi ondoren mutilari zera esan zion" Guzti honen oinordekoa izendatzen zaitut, hor ezkutaturik ez du inorentzat baliorik eta, azkenik atsedena izan dezaket".

Kondaira hau Mungia, Berriz, Elduain eta Zugarramurdin, aldaketa gutxiekin jaso ziren bere egunean.[1]

Herri sineskeriak Purgatorioko arimak Domu santuko eguerditik hurrengo eguneko eguerdira arte aske dabiltzala mundutik zioen.[2]

Etxajaunak, arbasoen espirituei deitzeko modu bat, gauean datoz etxera sukaldea jaso eta etxekoek oheratzen direnean. Etxeko babesletzat zeuzkaten eta normalean ongileak baziren ere bere haserrea agertzen zuten etxeko sua itzalita, platerak jaso gabe edo, kasu batzuetan, eskaintzarik ez bazaie egiten. 1596. urteko "Refranes y sentencias" liburuan esaera hau jasoa dago beraiei buruz: [3]

«

Esajaunen saria ezta ayn coycari cein dirudi

Etxajaunen saria ez da dirudien bezain goigarria

»

Etxea eta arbasoen arimen arteko patua aitzinako erlijio sistema batean oinarritzen dela dirudi. Aitzinean etxean ehorzten ziren hildakoak, kristautasunarekin elizen barruan ehortzi zituzten Karlos III.ak debekatu zuen arte.[4]

Itzal jendearen kondairek ere atal honetan sailkatu daitezke, 1984. urtean Aiurdingo tunelaren gertaeran hauetako itzal baten berri emango liguke.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Dueso, José. (1990). Nosotros los vascos, Tomo I, Mitos, leyendas y costumbres. Lur, 133-134 or. ISBN 84-7099-261-9..
  2. (Gaztelaniaz) Dueso, José. (1990). Nosotros los vascos, Tomo I, Mitos, leyendas y costumbres. Lur, 338 or. ISBN 84-7099-261-9..
  3. (Gaztelaniaz) Barandiarán, José Miguel de. (1985). Mitologia Vasca. Txertoa, 146 or. ISBN 84-7148-085-3..
  4. (Gaztelaniaz) Aguirre, Antxon. (1996). El rito funerario en Euskal Herria. Orain, 64-66 or. ISBN 84-89077-59-2..

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]