Akuafobia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Akuafobia
Iceberg with hole near Sandersons Hope 2007-07-28 2.jpg
Deskribapena
Identifikatzaileak

Akuafobia edo hidrofobia esaten zaio urarekiko beldur iraunkor eta irrazionalari. Akuafobia berariazko fobia da, pazientearen kontroletik haratago doan eta bere eguneroko bizitzan eragin dezakeen beldur maila.[1] Era askotara jasan dezakete akuafobia gizakiek, baita jakinik itsasoko ura, ibaia edo bainuontzia ez direla berehalako mehatxua. Fobia hori duten pertsonek nabigatu edo igeri egitea bezalako jarduerak saihestu ohi dituzte, baita igeriketaren oinarrizko nozioak hartu ere.[2]

Prebalentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fobiak dira antsietate-nahasteetan ohikoenak. NIMHren ikerketa batek frogatu zuen AEBetako biztanleen %8,7 eta %18,1 artean fobiak dituztela.[3] Adinaren eta generoaren arabera banakatuta, aztertu zuen fobiak direla emakumeengan talde guztietan ohikoenak diren gaixotasun mentalak, eta 25 urtetik gorako gizonen artean gehien agertzen den bigarren gaixotasun mentala.

Fobia sinpleen artean, akuafobia da ohikoenetako bat. Antsietate-nahasteei buruzko artikulu batean, Lindalek eta Stefanssonek iradokitzen dute Islandiako biztanleria orokorraren %1,8 inguruk, 50 pertsonatik batek, gutxi gorabehera, pairatzen duela.[4]

Arrazoiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Medikuek adierazten dute akuafobia pertsona batengan ager daitekeela, esperientzia espezifikoen edo arrazoi biologikoen ondorioz.[5] Pertsona batzuek fobia hori urarekin lotutako esperientzia traumatiko baten erreakzio gisa garatu dezakete, hala nola itotzeko zorian egotea, urperatze bat edo itota dagoen ahaide bat hiltzen ikustea. Beste kasu batzuk faktore kulturalen ondorio izan daitezke, hala nola basamortuan hazitako pertsonen kasuan. Bat-bateko erreakzioak izaten dituzte ura tartean duten ustezko jardueren aurrean, hala nola igeri egitea, eta etengabeko ondoeza eragiten diete. Beste gaixo batzuek ondoeza senti dezakete aurreko kategorietan sartu gabe.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Edmund J. Bourne, The Anxiety & Phobia Workbook, 4th ed, New Harbinger Publications, 2005, ISBN 1-57224-413-5
  2. Dr. Kennedy's cumulative Vocabulary Course. .
  3. Kessler et al, Prevalence, Severity, and Comorbidity of 12-Month DSM-IV Disorders in the National Comorbidity Survey Replication, June 2005, Archive of General Psychiatry, Vol. 20
  4. Acta Psychiatrica Scandinavica 1993 Jul;88(1):29-34.
  5. Lynne L. Hall, Fighting Phobias, the Things That Go Bump in the Mind, FDA Consumer Magazine, Volume 31 No. 2, March 1997

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]