Alamedako markesaren jauregia
Itxura
Alamedako markesaren jauregia | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Alde Zaharra | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Herria | Vitoria-Gasteiz |
Koordenatuak | 42°50′57″N 2°40′29″W / 42.84927°N 2.67485°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1735 |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura barrokoa |
Ondarea | |
EJren ondarea | 36 |
Alamedako markesaren jauregia Arabako Gasteiz hiriburuan dagoen jauregi bat da.
Kokalekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alde Zaharrean dago, Errementari kalearen 27. zenbakian, San Pedro elizatik hurbil. Jesusen Mirabeen Sortzailearen kalera begira dagoen aldea ere badu.
-
Eraikina.
-
Alboko lorategia.
-
Kanpoaldeko margoak.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gutxienez XVIII. mendekoa da, 1735an Ramon Maria Urbina, Alamedako markesa zenak, zaharberritu baitzuen. Gaur egun Silva-Verástegui familiaren jabetzakoa da, hortaz XVII. mendekoa izatea baliteke..
Eraikina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estilo barrokoa du. Oinplano laukizuzena du, eta Alde Zaharra dagoen muinoaren malda gaindituz eraiki zen. Kanpoaldetik eta Errementari kalera begira margoz apaindutako fatxada du.
Alboan hormez inguraturiko lorategia du.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gasteiz |