Alas de mariposa
Alas de mariposa | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1991 |
Izenburua | Alas de mariposa |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 108 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Juanma Bajo Ulloa |
Gidoigilea(k) | Juanma Bajo Ulloa Eduardo Bajo Ulloa |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Fernando Trueba |
Ekoizle eragilea | Juanma Bajo Ulloa |
Edizioa | Pablo Blanco (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Bingen Mendizabal |
Argazki-zuzendaria | Aitor Mantxola |
Alas de mariposa 1991. urtean Juanma Bajo Ulloak eginiko filma da.
Zuzendari gasteiztarraren lehenengo filma da eta Donostiako Zinemaldiaren Urrezko Maskorra lortu zuen..
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Bikote xume batek mutiko bat izatearen ordez, neskato bat izan zuen. Bigarrenez mutiko izan baina zerbait izugarria gertatu zen, ama eta alabaren arteko harremana behin betiko hautsi zuena.
Ami sei urteko neskatxa da, sentsiblea eta barnekoia. Ama, Carmen, mutil bat izatearekin obsesionatuta dago, bestetik, bereziki Gabrielek, senarrak, neskak bakarrik sor ditzakeelako. Gabrielek ez du bat egiten emaztearen obsesio horrekin.
Carmen haurdun geratzen denean, Amiren balizko bekaizkeriaren beldurrak, gero eta erru-sentimendu handiagoak elikatuta, Carmeni bere haurdunaldiaren berri ematea eragozten dio, eta alabarekiko harremana egunetik egunera gaiztotzen hasten da. Une horretatik aurrera, gertakariak amesgaizto izugarri baterantz abiatuko dira ezinbestean. Amak bere desioa lortzen duenean eta nahi duen semea erditzen denean, alabak ez du jasaten eta jaioberriarekiko gorrotoa sentitzen hasiko da. Amik haurra hiltzen du azkenean, kuxin batekin bere sehaskan itota. Hamahiru urte geroago, Ami ia ezkutuan bizi da bere gelan, kanpoko mundutik, familiatik eta bere sexutik kanpo.
Orduan, Ami ihes-plan bat egiten hasten da, dirua geratzeko janaria lapurtuz. Baina aitaren lagun batek bortxatu eta haurdun utzi du gaztea, eta, Ami salbatzera doanean, elbarri uzten du. Egoera gehiago jasaten ez duenez, Ami etxetik alde egitea erabaki du. Baina, azken unean, amaren portaeran izandako erreakzio arraro batek gerarazi egiten du, eta hori bientzako bizitza berri baten hasiera da.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sílvia Munt – Carmen
- Tito Valverde – Gabriel
- Susana García Díez – Ami
- Laura Vaquero – Amy (neskatoa)
- Txema Blasco – Aitona
- Alberto Martín Aranaga – Gorka
- Rafael Martín – Lucio
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1990eko Idazle Zinematografikoen Zirkuluko dominak:[1]
Kategoria | Pertsona | Emaitza |
---|---|---|
Emakume aktore onena | Sílvia Munt | Irabazlea |
Errebelazio saria | Juanma Bajo Ulloa | Irabazlea |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- 1991ko filmak
- Juanma Bajo Ulloak zuzendutako filmak
- Juanma Bajo Ulloak idatzitako filmak
- Eduardo Bajo Ulloak idatzitako filmak
- Sílvia Munt i Quevedok antzeztutako filmak
- Tito Valverdek antzeztutako filmak
- Txema Blascok antzeztutako filmak
- Karra Elejaldek antzeztutako filmak
- Juanma Bajo Ulloak antzeztutako filmak
- Fernando Truebak ekoitzitako filmak
- Zinema zirriborroak
- Euskal Herriko film dramatikoak
- Urrezko Maskorraren irabazleak
- Euskal Herrian girotutako filmak