Aldi (musika)
Itxura
Aldia konpasaren zatietako bakoitza da. Konpasean dagoen aldi-kopuruaren arabera, konpasa bikoa edo bitarra (esaterako, 2/4), hirukoa edo hirutarra (esaterako, 3/4) eta laukoa edo lautarra izan daiteke (esaterako, 4/4). Bestelako aldi-kopurua badu (5, 7, 11...), konbinazio-konpasa da. Aldi bakoitza zenbatetan zatitzen den, konpasa bakuna izan daiteke (biko zatiketa: 2/4, 3/2, 4/8), edo konposatua (hiruko zatiketa: 6/4, 9/8, 12/8).[1] Ingelesez beat diote eta terminoa asko erabiltzen dute jazz edo antzeko estiloetan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Musika Hiztegia] [2011]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |