Alejandro Tapia Perurena
Alejandro Tapia Perurena | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1899ko abuztuaren 11 |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Heriotza | Iruñea, 1957ko maiatzaren 21a (57 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta eta idazlea |
Genero artistikoa | olerkigintza |
- Artikulu hau poetari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Alejandro Tapia».
Alejandro Tapia Perurena (Iruñea, Nafarroa, 1899ko abuztuaren 11 - ib., 1957ko maiatzaren 21a) euskal olerkaria izan zen. Aita Lesakarra eta ama Goizuetarra izan arren, hauek ez zieten seme-alabei euskera irakatsi eta Alejandrok bere kabuz ikasi behar izan zuen heltzaroan. Gaztetan zortzi urte eman zituen atzerrian ikasten, bost Parisen eta beste hiru Alemanian. Euskal Esnalea eta Yakintza aldizkarietan argitaratu zituen olerki ezagunenak: Zoriona (1925), Agur (1926), Gailurrarantz (1926), Miren Josune (1927), Txori mindua (1930), Olerkiaren Gana (1931), Askatasuna (1932), Olerkiak (1933), Biotzean min dut (1933), Lore igarra (1934), Orein zuria (1934), Urretxindorrak igeska (1934), Lore aiñako zera (1935), Lore bikaña (1935) eta Baztango mendiak (1936).
Joxemiel Bidadorrek dioenez, 1936ko gerrak Alejandro «hil zuen kulturalki. [...] Nahiz Vida Vasca aldizkarian bi ekarpen bakanak eskeini zizkigun, 1956. eta 1958. urteetan, argi aski esan daiteke gure gizonaren ibilbide literarioa 36.eko basakeri erdalzaleak eten zuela betiko. Harrez geroztik isiltasunik ozenenean iraun zuen 1957.eko maiatzaren 21ean zendu arteraino».[1]
Alejandro hil eta gero, Jose Maria Satrustegik haren antzerti lan bat aurkitu eta argitaratu zuen: Kattalin umezurtza, 1985ean argitaratua.[1][2]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Olerkiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zoriona (1925)
- Agur (1926)
- Gailurrarantz (1926)
- Miren Josune (1927)
- Txori mindua (1930)
- Olerkiaren Gana (1931)
- Askatasuna (1932)
- Olerkiak (1933)
- Biotzean min dut (1933)
- Lore igarra (1934)
- Orein zuria (1934)
- Urretxindorrak igeska (1934)
- Lore aiñako zera (1935)
- Lore bikaña (1935)
- Baztango mendiak (1936)
Antzezlanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kattalin umezurtza (1985)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b Joxemiel Bidador: «Alejandro Tapia Perurena olerkari iruindarraz», Euskaldunon Egunkaria, 1997-08-08.
- ↑ Kattalin umezurtza, Armiarma webgunean irakurgai.