Vida Vasca

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vida Vasca
Vida vasca 1974.jpg
MotaInformazio orokorra
Fitxa teknikoa
Lehen zenbakia1924
Azken alea1981
Hizkuntzagaztelania
Argitaratze lekuaBilbo, Gasteiz
Gai nagusiaEuskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroa Garaia
Banaketa
Banatze-eremuaEuskal Herria
Maiztasunaurtero

Vida Vasca 1924tik 1981era Hego Euskal Herriko geografia, historia, ohitura, gizarte-bizitza eta merkataritzari buruzko aldizkaria izan zen, urtero argitaratzen zena. Argitaratu zen aldian, izenburu luzeagoak izan zituen tarteka, hala nola Vida vasca : industria, comercio y costumbres edo Vida vasca: Industria, comercio, arte, literatura izan ziren. Hotel, liburutegi eta insitutzio ofizialetan doan banatzen zen. Hasierako zuzendariak izan ziren Ramon González Hernández eta Heliodoro Fernández. Eduki grafikoagatik nabarmentzen zen eta hainbat aletan José Arrue margolariaren eta beste artista ezagunen lankidetza izan zuen, azalak eta barneko irudi egile moduan, besteak beste Luis Gallo, Luciano Quintana edo Jon Zabalo.[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz)Ruiz de Gauna, Adolfo.- Catálogo De Publicaciones Periódicas Vascas de los siglos XIX y XX. San Sebastián : Vitoria-Gasteiz: Eusko Ikaskuntza, 1991.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.