Alfontso IX.a Leongoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 14:02, 25 urtarrila 2016
Compostelako Donejakue katedralean dagoen Alfontso IX.aren irudia.

Alfontso IX.a Leongoa (Zamora, 1171ko abuztuaren 15a -Sarria, 1230ko irailaren 24a) Galizia eta Leongo erregea (1188 - 1230) izan zen[1].

Biografia

Fernando II.a Leongoa eta Urraka Portugalgoaren seme bakarra izan zen.

Navas de Tolosako guduan parte hartu ez bazuen ere errekonkista lan handia egin zuen, Extremadura konkistatuz. Salamancako Unibertsitatea sortu zuen.

Ezkontza eta seme-alabak

Berengaria Gaztelakoa ezkondu eta Fernando izan zuten semea. Ezkontza indargabetu bazuten ere, Henrike I.a Gaztelakoa 1217an hil ondoren semea Gaztelako errege bihurtu zuen. Hala ere semearekin tirabirak izan eta Teresa Portugalgoa lehenengo emaztearekin izandako Antsa eta Dulze alabei utzi zien Erresuma. Fernandok Teresarekin negoziatu eta Erresema bereganatzea lortu zuen.

Erreferentziak

  1. Szabolcs de Vajay, "From Alfonso VIII to Alfonso X" . "Studies in Genealogy and Family History in Tribute to Charles Evans on the Occasion of his Eightieth Birthday" liburuan, 1989, 366-417. orr.

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alfontso IX.a Leongoa Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Fernando II.a Leongoa
Leongo erregea
1188 - 1230
Ondorengoa
Fernando III.a Gaztelakoa


Biografia
Espainia
Artikulu hau Espainiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.