Edukira joan

Alhambrako Dekretua

Koordenatuak: 37°11′N 3°35′W / 37.18°N 3.59°W / 37.18; -3.59
Wikipedia, Entziklopedia askea
Alhambrako Dekretua
Jatorria
Sorrera-urtea1492
Ezaugarriak
Kokapena
LekuaAlhambra
Koordenatuak37°11′N 3°35′W / 37.18°N 3.59°W / 37.18; -3.59
Map
Argumentu nagusiakanporatzea eta Juduen kanporatzea

Alhambrako Dekretua edo Granadako Ediktua, benetan, Alhambran 1492ko martxoaren 31n errege-erregina Katolikoek emandako bi dekretu izan ziren, zeinen bidez Gaztelako Koroako eta Aragoiko Koroako juduak kanporatu zituzten. Kanporatzea gauzatzeko ezarri zuten azken data urte hartako uztailak 31 izan zen, baina arrazoi logistikoengatik epea abuztuaren 10a arte luzatu zuten. Gaztelako Koroarentzako dekretua errege-erreginek sinatua zen; Aragoiko Koroarentzako baliozkoa zenak, berriz, Fernando erregearen sinadura bakarrik zeraman. Bi bertsioen artean ezberdintasun esanguratsuak zeuden, nahiz eta biek abiapuntu izan 1478an Gaztelarentzat eta 1483an Aragoirentzat ezarritako Espainiako Inkisizioaren inkisidore orokorra zen Tomás de Torquemadak egindako proiektu bera.

Aragoiko Koroari buruzko dekretua 1707ko uztailaren 15era arte egon zen indarrean, hots, harik eremu hori Gaztelako dekretuaren bidez arautu zen arte. Gaztelako dekretua, data horretatik aurrera Aragoira eta 1841ean Nafarroa Garaira hedatu zutena, formalki indarrean egon zen, harik eta gurtza askatasuna ezarriko zuen Espainiako 1869ko Konstituzioa aldarrikatu zuten arte. Azkenean, 1969ko abenduaren 21ean Francisco Franco diktadoreak ofizialki indargabetu zuen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]