Aline França
Aline França | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1948ko otsailaren 15a (76 urte) |
Herrialdea | Brasil |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Aline dos Santos França (Teodoro Sampaio, 1948ko otsailaren 15a) brasildar idazlea da[1].
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aline França 1948ko otsailaren 15ean jaio zen Bahia estatuko Teodoro Sampaio herrian. Umetan nekazaritzan aritu zen gurasoekin eta gaztetan idazten hasi zen[1][2]. 1970eko hamarkadan, Bahiako Unibertsitate Federalean sartu zen funtzionario moduan trebatzeko asmoarekin[1], eta telefono-operadore gisa lan egin zuen Biologia Institutuan[3].
1982an, Brasilgo Mugimendu Demokratikoak zinegotzi baten ordezko hautatu zuen Salvador da Bahian. 1982an Miss Afro-Bahia lehiaketako epaimahaian sartu zen, eta 1985ean Herri Musika Jaialdiko epaimahaian[2].
1978an lehen eleberria argitaratu zuen, Negão Dony[2], candombléren ezagutza sakona duen ospitale psikiatrikoko langile baten istorioa kontatzen duena[3].
1981ean bigarren eleberria plazaratu zuen, A mulher de Aleduma[4]. Eleberi horretan, Aledumaren ondorengoak harmonian bizi diren uharte batan, zuriek erakarpen turistiko bihurtzea erabaki arte[2].
1982an, Mensagens dos nossos ancestrais poema Poetas Baianos da Negritude antologiarako hautatu zuten[2][4].
1984an, Françaren liburu baten berrikuspena IKA aldizkarian argitaratu zuten[5].
1993an Os estandartes eleberria argitaratu zuen, fortiafri herriari buruzkoa[3][6].
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Negão Dony (1978)
- A mulher de Aleduma (1981)
- Os estandartes (1993)
- Emoções das águas (2005)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Portugesez) «Aline França» Literafro - O portal da literatura Afro-Brasileira (Faculdade de Letras da Universidade Federal de Minas Gerais) 2021-11-30 (Noiz kontsultatua: 2024-07-14).
- ↑ a b c d e (Portugesez) Damasceno, Daniela. (2016). «Fabulações da diáspora: análise de possíveis diálogos entre o romance "Os estandartes" (1995), de Aline França, e a HQ "Black Panther: who is the Black Panther?" (2014) do roteirista Reginald Hudlin e desenhista John Romita Jr.» BABEL: Revista Eletrônica de Línguas e Literaturas Estrangeiras ISSN 2238-5754..
- ↑ a b c (Portugesez) Damasceno, Daniela. (2019). «Tradição oral, memória e narrativa: considerações sobre o velho Kaitamba em 'Os estandartes' 1995, de Aline França» Anais do XV ENECULT - Encontro de Estudos Multidisciplinares em Cultura (Salvador) (Noiz kontsultatua: 2024-07-14).
- ↑ a b (Portugesez) Damasceno, Daniela. (2019). «Gênese negra: reelaboração da presença do negro no passado, presente e futuro em 'A mulher de Aleduma' 1985, de Aline França» Anais do 2. Congresso de Pesquisadores/as negros/as do Nordeste (Noiz kontsultatua: 2024-07-14).
- ↑ Coelho, Nelly Novaes. (2002). Dicionário crítico de escritoras brasileiras. Escrituras, 40 or..
- ↑ (Portugesez) Silva, Ana. (2013). Vozes Literárias de Escritoras Negras Baianas: Identidades, Escrita, Cuidado e Memórias de Si/Nós em Cena. Salvador: Universidade Federal da Bahia.